Erraldoiak dantzarazten ikasiko dute larunbatean
Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Fundazioak tailerra antolatu dute larunbat goizerako. Peio Irigoien txistulariaren laguntza izango dute.
Larunbat goizerako, Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Fundazioak erraldoi txikiak dantzarazteko tailerra antolatu dute. Tailer hori, baina, prestaketa bat izango da: abenduaren 26an (Xanisteban Eguna) dantzaraziko dituzte.
Kontzejupean egingo dute tailer hori, 11:00etan hasita. Dantzarako musika behar izan ohi da, eta horren arduradun izango da Peio Irigoien txistularia.
