Gazteak emantzipatzea errazteko, diru laguntzak eskatzeko epea zabalik
Diru laguntza horren helburua, alokairuan bizitzeak 2019an gazteei eragin dizkien gastuei aurre egiten laguntzea da ordainketa bakarraren bidez.
Emantzipazioa laguntzeko etxebizitza komunitarioaren proiektua izan da lehen urratsa. Gazteak emantzipatzeko prozesua erraztu nahi du udalak, eta horri begira, diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Diru laguntza horren helburua, alokairuan bizitzeak 2019an gazteei eragin dizkien gastuei aurre egiten laguntzea da ordainketa bakarraren bidez.
Diru laguntza eskatu ahal izateko, 18 eta 35 urte artean izan behar dituzte eskatzaileek, Errenterian etxebizitza alokairuan hartuta izan behar dute, eta bertan erroldatuta egon. Bi diru laguntza mota daude: Etxebizitzarako sarrerarako laguntza, betiere, ohiko etxebizitzaren aldaketa gurasoen etxetik, tutorearen etxetik, edo gazteentzako etxebizitza komunitariotik egin bada aldaketa; hilean ordaindu beharreko etxebizitzaren errentarako laguntza.
Bi kasuetan, elkarbizitza unitatearen diru sarrerek 4.500 euro gordinetik gorakoak eta 26.000 eurotik beherakoak kide bakarrekoa den kasuetan, eta bikoa edo gehiagokoa den kasuetan 30.250 eurokoa baino txikiagoa.
Eskaera Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan egin behar da eskaera urtarrilaren 15era arte, astelehen asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan, 07:30etik 19:00etara. Ezinbestekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera aurkeztea eta erregistratzea.
Informazio gehiago jasotzeko posta elektroniko bidez eska daiteke, edo Errenteriako Udalak gazteriari begira duen web orrian kontsultatu; bi telefono zenbaki ere jarri ditu gazteen eskura, 943 449 600 edo 943 449 606. Informazioa eskatzeko beste bideak, Zu! Zure udala arreta zerbitzua bera, eta Merkatuzar eraikinean kokatutako Hezkuntza eta Gazteriaren bulegoan.
Gazteen emantzipazio politiketan sakondu eta urratsak egiteko konpromisoa hartu zuela Gazteria Plana exekutatzeko garaian gogora ekarri du udalak, “lehenengo urratsa bide horretan gazteentzako etxebizitza komunitarioa martxan jartzea izan zen”. 2020ko urtarriletik aurrera, beste sei gazte berrik osatuko dute komunitatea.
Orain baian jarri duen diru laguntza lerro berria, bide horretan egindako beste urratsa dela erantsi du.
