Urteko azkeneko odol ematea egingo dute asteartean
Astearte arratsaldean anbulatoriora hurbil daitezke odola eman nahi duten orok. Urrian egindako odol ematean 57 lagunek eman zuten urre likidoa.

Anbulatorioan izango da odol ematea.
Oiartzungo odol emaileek urteko azkeneko ematea izango dute datorren asteartean, hilak 17. Odola eman nahi dutenak anbulatoriotik pasa daitezke, 18:00etatik 20:00etara, edo saioa bukatu arte. Ohi bezala, Oiartzungo odol emaileen elkarteak dei berezia luzatu die inoiz odolik eman ez dutenei, datorren asteartean animatu eta anbulatorioko azkeneko solairura hurbil daitezen. Beraz, urteko azkeneko saioa aukera ona izan daiteke lehen aldiz emateko. Hurrengo saioa otsailean izango da.
Aurreko saioa urriaren 15ean egin zuten, eta orduan 57 izan ziren odola eman zutenak. Horietatik bost izan ziren estreinakoz urre likidoa esaten zaiona eman zutenak. Honakoak izan ziren emaileak, odol motaren arabera banatuta:
- O +: 22.
- O -: 9.
- A +: 19.
- A -: 5.
- B +: 1.
- B -: 1.
