Garagardo dastaketa eta musika, Kaskarotenea ikastolaren alde
Topaketa antolatu dute Orereta Ikastolak, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bihar Lau Haizetararen egoitzan.
Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren Garagardo saskien kanpaina abian dela eta dastaketa antolatu dute. Topaketa antolatu dute Orereta Ikastolak, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Ziburuko Kaskarotenea ikastolak bihar Lau Haizetararen egoitzan. Martxan da Kaskarotenea Ikastolaren garagardo saskien kanpaina, eta horren harira, Euskal Herriko garagardo ezberdinen dastaketa antolatu dute 19:30ean hasita. Garagardoa laguntzeko zizka-mizkak ere izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Hori guztia biribiltzeko, gainera, musika ere ez da faltako; BB Sky bikoteak girotuko du topaketa.
