Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk aurrekontuen gaineko proposamena ez zuela erregistratu esan du gobernu taldeak

Emendakinak "behar bezala" ez lantzea, eta erregistroan aurkeztu ez izana egotzi dio EH Bilduri udal gobernuak, "horrek eztabaidatzea eta bozkatzea eragotzi du".

Aurretik egindako pleno baten irudia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2019/12/12

Aurrekontuen gaineko negoziaziorako borondaterik ez izatea leporatu dio EH Bilduk gaur prentsa ohar bidez gobernu taldeari. Onartutako aurrekontuan gainera, politika sozialetan murrizketak egin izana ere egotzi dio. Adierazpen horiei erantzun die orain gobernu taldeak. Esan duenez, aurrekontua aztertzeko plenoa baino astebete lehenago batzordea egin zuten, eta EH Bilduk gobernu taldearen aurrekontu proiektuari “proposamen berriak” egin zizkion, baina ez zituen ondoren udal erregistroan aurkeztu.

Hamabi kontu sailetan igoera proposatu bai, baina horiek gauzatu ahal izateko aurrekontuaren oreka bermatzeko zein sailetatik gutxitu zehaztu ez izana ere egotzi dio koalizio subiranistari udal gobernuak, “hamabi kontu sail handitzea besterik ez zuen proposatu, igoera horiek aurrekontuan nola orekatu ez zuen aipatu ere egin, ordea. EH Bilduk aurkeztutakoak, beraz, proposamenak ziren eta ez emendakinak, emendakinek kontu sailen igoera eta jaitsiera jaso behar dutelako aurrekontuaren oreka bermatu, ondoren bozkatu, eta aurrekontu dokumentuan txertatu ahal izateko. Baldintza horiek betetzen ez badira, ezin dira osoko bilkuran tratatuak edota bozkatuak izan”.

Hala ere “elkarlanerako” eta “adostasunerako” borondatea erakutsi zuela gobernu taldeak gaineratu du, “proposamen horietatik zazpi txertatzea onartu genuen, betiere, Lezo zein lezoarren eta udalaren egungo errealitatera eta beharretara egokituta”. Azaroaren 28ko osoko bilkuran  proposamen horiek txertatzea proposatu eta EH Bilduk “uko egin ziola” aukera horri gaineratu du udal gobernuak, “eta azaroaren 21eko batzordean aurkeztutako proposamen berak aurkezteko eskaera egin zuen.  Horren aurrean, EH Bilduren proposamenak ez zeudela emendakin gisa behar bezala landuta, aurrekontuaren oreka ez zutela aurreikusten ezta bermatzen ere, eta horrenbestez, bozka ezinak zirela, udal gobernuak lehendabizikoz aurkeztutako aurrekontu proiektua bozkatzea erabaki zuen”.

Kontu hartzailearen soldata igoerari ere egin dio erreferentzia gobernu taldeak. Kontu hartzailearen oinarrizko soldataren %13ko igoera onartu zela PSE eta EAJren bozkekin, “horretarako arrazoirik ez zegoenean” salatu zuen koalizio subiranistak. Igoera hori dedikazio plusari dagokiola erantzun du udal gobernuak, “horren arabera kontu hartzaileak erabateko dedikazioa izango du Lezoko Udalean”.

Erlazionatutako edukiaEH Bildu: “Gobernu taldeak ez du negoziatzeko borondaterik erakutsi”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.