Esmalteria Berria parez pare zabalduko dute igandean

Esmalteriako eraikina berritzen aritu da udan Orereta Ikastola. Lanak amaituta eta eraikinari neurria hartuta, Esmalteria Berria inauguratuko dute igandean 11:00etan.

Igandean inauguratuko du Orereta Ikastolak Esmalteria Berria eraikina. Argazkia: Orereta Ikastola.

Esmalteriako eraikina berritzen aritu da udan Orereta Ikastola. Lanak amaituta eta eraikinari neurria hartuta, Esmalteria Berria inauguratuko dute igandean 11:00etan. Inaugurazio horretara eraikina ezagutu nahi duen herritar oro gonbidatu dute, “ikastola elkarlanean eta auzolanean, herritik eta herriarentzat sortua baita, denena eta denentzako”.

11:00etan inauguratuko dute eraikina eta 12:00etatik aurrera, ekitaldiaren ostean, hala nahi deun herritar orok eraikina ezagutzeko aukera izango du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.