Hiru auzotako bost herribide konponduko ditu udalak

Oiartzungo Udalak bost herribideren konpontze lanak egiteko 134.000 euro inguru inbertituko ditu. Ugaldetxoko Larraburu bidean egiten ari dira obrak orain.

herribidea ugaldetxoOiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Arragua, Iturriotz eta Ugaldetxoko bost herribide konponduko ditu ditu. Orain arte, Makarraztegi (Arragua), Barin (Iturriotz) eta Ugarte Berri (Ugaldetxo) bideak konpondu dituzte.

Momentu honetan, Ugaldetxo auzoko Larraburu bidea konpontzeko lanak egiten ari dira. Hori bukatutakoan, Mendibil baserri atzeko herribide bat konponduko dute, Ugaldetxo auzoan bertan.

Konpontze lan horien inbertsioa 134.285 eurokoa izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.