Haurrentzako ipuin kontaketa antolatu du Albaolak astebururako
Ontzigintza eta haurrentzako literatura uztartuko dituzte asteburuan Albaola Itsas Kultur Faktorian. 5 eta 7 urteko bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa egingo dute. Sarrerak hiru euroan salduko dira eta nahi izanez gero, haurrak helduez lagunduta sartu ahalko dira.
Bi saioa Albaolan izango dira: hilaren 14ean (larunbata) 16:00ean eta 15ean (igandea) 10:00etan. Plaza mugatuko ekintzak izango direnez, Albaolako arduradunen helbide elektronikoz izena ematea eskatu dute, edota 943 39 24 26 telefono zenbakira deituz.