Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Karlos Saldise oroitzeko egitarau zabala osatu dute

Momentuz, 40. urteurrenari begira egin duten logoa zabaldu dute. Horrekin batera, mahai ingurua,  aldizkaria, ekitaldia eta bazkaria ere iragarri dituzte baina horiek baino askoz ere gehiago antolatu dituzte.

Saldise oroitzeko sortu duten logoa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2019/12/12

2020ko urtarrilaren 16an 40 urte beteko dira Karlos Saldise Korta lezoarra hil zutela etxeko atarian. Grupos Armados Españoles eta Batallon Vasco Español eskuin muturreko talde paramilitarrek hartu zuten hilketa bere gain. Handik hiru hilabetera artxibatu zuten kasua, errudunik gabe. Saldisen euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendua aski ezaguna zen herrian, eta Lezoko Amnistiaren Aldeko Batzordeetako militantea zen.

Lau hamarkada horietan hutsik egin gabe oroitu dute lezoarra, eta datorren urtean beteko den 40 urteurrenaren harira egitarau zabala prestatzen ari dira. Momentuz, 40. urteurrenari begira egin duten logoa zabaldu dute. Horrekin batera, mahai ingurua,  aldizkaria, ekitaldia eta bazkaria ere iragarri dituzte baina horiek baino askoz ere gehiago antolatu dituzte.

Azken hilabeteetan egindako lanketa horretan Egiari Zor fundazioko kideak izan dituzte bidaide. Aldizkariaren atzean, berriz, Piztu Lezo dinamika dago. Garai bateko Orratx! herri aldizkaria berreskuratzeko apustua egin du, eta datorren astean aterako du lehen alea, eta tartean Karlos Saldiseren erailketaren urteurrenaz arituko da. Hilaren 30ean berriz, Iñaki Egaña historialariak gazteei begirako hitzaldia eskainiko du 20:00etan Ibaiondon; azken hori ere, Saldiseren erailketaren 40. urteurrenaren harira.

Egitarauan bildutakoak datozen egunetan publiko egingo dituztela esan dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.