Juanmi Gutierrez omendu dute
Giza Eskubideen Aldeko Jardunaldien bosgarren ekinaldia egiten ari dira eta bihar amaituko da. Bidean, Juanmi Gutierrez omendu dute.
Juanmi Gutierrez omenezko ekitaldiaren irudietako bat. Argazkia: Carrera Giza Eskubideen Aldeko Jardunaldien bosgarren ekinaldia egiten ari dira eta bihar amaituko da. Bidean, Juanmi Gutierrez omendu dute. Zinemagile izan zen, baina batez ere giza eskubideen defendatzaile Gutierrez. Pasa den otsailean hil zen Gutierrez, eta bere lanean gai sozialekiko sentsibilitatea eta bizi konprometitua utzi dituela nabarmendu dute. Aipamen berezia egin diote aurtengo jardunaldietan, baita merezitako omenaldia ere.
Asteartean egin zioten omenaldi hori zinemagileari; ibilaldia Zintzilik Irratiak zuzenean lagundua, musika, eta dantza ere ez ziren falta izan zinemagileari merezitako omenaldia eskaintzeko.
Ondoko argazkiak, Carrerarenak dira.
