[Galeria] Giro paregabearekin ospatu dute Txerri Eguna
Madalensoro kanpoaldea gainezka zegoen eguerdian; txistorra pintxoak, taloak eta sagardoa barra-barra zerbitzatu dituzte.
Giro paregabearekin ospatu dute Txerri Eguna oiartzuarrek. Madalensoro kanpoaldea gainezka zegoen eguerdian; txistorra pintxoak, taloak eta sagardoa barra-barra zerbitzatu dituzte. Ganadua ikustera bildu dira beste batuk, bertan ziren behi eta zaldi ederrak ikustera, eta Madalensoro barruan, xoxak xahutzeko aukera paregabea izan dute. Gozoak, gaziak, jantziak, apaingarriak, belarritako eta zintzilikarioak, liburu eta barazkiak… kolore festa ederra eta jende andana atzera eta aurrera postuetan barrena.
Txerria, goxo izan da lo eguzkiaz gozatzen kanpoaldean, bere eguna izanik bisita ugari jasotzen zuen bitartean.