Hamasei puntukoa izango da urteko azkeneko plenoa
Datorren ostegunean egingo dute urteko azkeneko ohiko plenoa, eta askotariko gaiak gaiak jorratuko dituzte bertan.
Oiartzungo Udalak urteko azkeneko ohiko plenoa egingo du datorren ostegunean, hilak 19. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Hori bai, abenduko plenoa astebete aurreratu dute, normalean egokitzen den data Eguberri Eguna izango baita.
Askotariko gaiak jorratuko dituzte hamasei puntuko gai-zerrendan: udalaren barne antolakuntzari dagozkion gaiak; hirigintzari dagokion punturen bat; familientzako laguntzak; lankidetza hitzarmenak…
Esteka honetan klik eginda ikus daiteke gai zerrenda osoa.