Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurtzaro Ikastolak urteroko batzar nagusia egin du

Indarrean dagoen ikasturtean egindako berrikuntzak errepasatu zituzten, eta ikastolaren alde sozialari buruzko jarduerak ere izan zituzten hizpide.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/12/16
haurtzaro batzar nagusia 2019

Ostiralean egin zuten batzarra.

Haurtzaro Ikastolak urteko ohiko batzarra egin zuen pasa den ostiralean. Bertan, ikastolak dituen proiektuei eta jarduerei buruz aritu ziren.

Iñaki Uzkudun ikastolako presidenteak azaldu zuenez, 2019-2020 ikasturtea proiektuak indartzeko balio izango du. “Etengabeko berrikuntzan murgilduta, duela bi urte Haur Hezkuntzan martxan jarritako marko berria Lehen Hezkuntzako 1. ziklora garatzen hasiko gara”, adierazi zuen Uzkudunek. Orain dela urte batzuk martxan jarri zen EKI programari buruz, berriz, presidenteak iragarri zuen Lehen Hezkuntzako laugarren mailan material berriarekin hasiko direla.

Hezkidetza programa

Gurasoak hezkidetzan formatzeko hainbat saio egin dituztela gogorarazi zuen Uzkudunek, eta horretan jarraituko dutela. Agurtzane Etxeberria gurasoak, berriz, saioetan sortutako hausnarketak eta iradokizunak zerrendatu zituen.

Gainera, aurten berdintasunari eman nahi diote garrantzia, eta bide horretan, hezkidetzari bultzada eman nahi diote ikasturte honetan.

Ez da garrantzitsutzat jotzen duten arlo bakarra: komunikazioa ere indartu nahi dute. Horretarako, langile bat kontratatu dute, eta komunikazio taldea indartu.

Eragile soziala

Ikastolaren eraikinetik harago egiten dituzten jarduerak ere aipatu zituzten. “Herrian eragile sendoa izaten jarraitu nahi dugu, bertako ekintzetan parte hartuz, herritarrekin harremana izanez, ez bakarrik gazteekin, baita zaharrekin ere”, esan zuen ikastolaren arduradunak.

Horrela, gogorarazi zuen Matia Fundazioak ikastolari aitortza egin ziola duela gutxi, Petra Lekuonako egoiliarrekin egiten dituzten saioengatik.

Bestalde, aipatu zuten Nafarroa Oinez antolatu duen Argia ikastola lagundu dutela. Gainera, Kilometroak jaiaren eredu berriari buruz aritu zen Nekane Artola, Kilometroak elkarteko presidentea: azken bi urteetan egin den hausnarketa prozesua izan zuen hizpide.

Bukatzeko, Uzkudunek aldarrikatu zuen ikastolaren jarduteko era auzolana dela: “Halaxe sortu zen ikastola, hala iraun du hainbeste urtean, eta gero ere hala jokatu beharko du, aurrera egin nahi badu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.