Musika eskolako akordeoi ikasleek emaitza bikainak lortu dituzte Arrasaten
Markos Bizarrok urrezko domina lortu du Arrasateko Akordeoi Lehiaketan. Asier eta Ibai Olaziregik zilarrezko domina bana eskuratu dituzte.
Pasa den asteburuan jokatu dute Arrasateko Akordeoi Txapelketa. Bertan izan zen Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen ordezkaritza bat.
Emaitza politak lortu zituzten, eta hiru domina ekarri zituzten handik. Asier eta Ibai Olaziregik zilarrezko domina bana lortu zituzten, eta Markos Bizarrok urrezko domina.
