Nesken talde guztiek beren partidak irabazi dituzte
Nesken lehen taldeak asko kostatako garaipena eskuratu du Tolosaren kontra, etxean. Mutilen futbol zein areto futbol talde guztiek beren partidak galdu dituzte.
Oiartzun Kirol Elkarteko neskek beren klubaren ohorea salbatu dute pasa den asteburuan. Hiru taldeek garaipena lortu dute.
Lehen taldeak kostata menperatu zuen Tolosa. Baloiaren jabetza eskuratzeko lehia handia izan zuten bi taldeek. Lehen zatian penalti bat huts egin zuten oiartzuarrek. Golak bigarren zatian iritsi ziren. Erreskadan, gainera. Etxekoak aurreratu ziren, eta tolosarrek segituan berdindu zuten. Hurrengo jokaldian aurreratu ziren oiartzuarrak, eta markagailua ez zen gehiago mugitu.
Mutilen talde nagusiak, berriz, partidako azken minutuetan bota zuen ordura arteko lana. Ordura arte, 1-0 zihoazen aurretik, baina jokalari oiartzuar bat kaleratu zuten. Lesakarrek markagailua irauli zuten azken minutuetan.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Beti Gazte – Oiartzun: 2-1.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzun Antiguoko — Tolosa: 2-1.
Gizonen Erregional Preferentea
- Oiartzun — Vasconia: 0-2.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun Intxaurdi – Barakaldo: 4-2.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzun Intxaurdi — Trintxerpe: 2-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun — Eguzki Clinica Dental Aldaz: 2-3.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Eguzki Ventanas Isu Leihoak — Miren Taberna OKE: 4-5.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- CD Internacional — Oiartzungo Saskilagunak: 75-65.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Mundarro — Oiartzungo Saskilagunak: 57-59.