Lezoko auzokonposta guneetara urteko azken bisita, ostegunean
09:00etan hasiko dira adituak Lezoko bost guneak bisitatzen. Herritarren zalantzak argitzeko prest daude.
Hilaren 19an (ostegunean) egingo dute teknikariak Lezoko auzokonposta guneetara urteko azken bisita. Erabiltzaileen zalantzak eta proposamenak jasotzea, eta aholkuak ematea izango da adituen zeregina. 09:00etan hasiko dira bisitakj, ordena honetan: Altamira, Andreone, Aralar kalea, Arretxene, eta Lopene.
Bestalde, Lezoko Udalak, Gabonetarako, hainbat aholku eman dizkie auzokonposta guneetako erabiltzaileei. Honakoak dira:
- Ahal dela, janaririk ez bota. Tupper-etan gorde eta familia kideen artean banatu.
- Janaria bota behar bada, saiatu hondakin organikoak beti zatituta botatzen. Zati handiek denbora luzea behar dute deskonposatzeko.
- Abenduko hotzarekin konposta prozesua mantsotu egiten da, konprobatu beti materia organiko eta egituratzaile proportzio egokia edukitzeaz.
- Ondo aireztatu nahasketa, eta tapatu ondo azaleko materia organikoa.
Urtarrilaren 23an, balorazio bilera
Bestalde, 2019an guneetan izan den bilakaerari buruzko balorazioa egiteko batzarra deitu du Lezoko Udalak, erabiltzaileekin, nahiz egitasmoan interesa duten herritar guztiekin. Urtarrilaren 23an da bilkura hori, 19:00etan, Kultura Aretoan.
Lezoko Udalak lezoarrak animatu ditu auzokonposta egitera. Guneetan badago lekua erabiltzaile berrientzat. Beraz, zalantzak argitzeko edo egitasmoarekin bat egiteko, bi bide erraztu ditu udalak:
- Posta elektronikoz, auzokonpostaren helbidera mezua bidaliz.
- Whatsapp bidez, 647 057 402 zenbakira mezua bidaliz.