
San Tomas izan zen asteburuko protagonista Pasaian. San Pedron eta Antxon larunbatean ospatu zuten, Donibanen ordea atzoko eguna aukeratu zuten.

OzZinema zineklubak bere laugarren ekinaldia itxiko du, gaur, OzZinemaAnniversary marka berriaren barruan.

Paper ezin hobea EPLEko pilotariak jokatzen ari direna. Bitik bi gaindituta, Euskal Herriko Kluben Arteko VI Nazio txapelketako bigarren fasera heldu dira. Urrats garrantzitsua errenteriarrentzat, izan ere, lehenengo aldia da txapelketa honetan fase horretara heltzen direla

Pasa den hilabetetik Iztieta auzora bertaratzen ari da Udaltzaingoaren bulego mugikorra astearte goizetan, 10:00etatik 12:00etara, eta ostiral arratsaldetan 18:00etatik 20:00etara.

Langile falta eta lan pilaketa dela eta elkarretaratzea egin dute Pasaiako hainbat udaltzainek, Trintxerpeko Alkateordetzaren sarreran.

Aurten 80 urte bete dira lehen Frankismoko esklaboak Lezora heldu zirenetik. Urteurrena biribiltzeko, hiru esku orri kaleratu ditu Etxetxo elkarteak.

Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen txapelketaren XXXVII. ekitaldia izango da aurtengoa. Hilaren 31ra arte eman daiteke izena.

San Esteban elizako Cavaille-Coll organoa ikertzeko emango dute aurtengo beka. 3.950 euro izango ditu bekadunak. Proiektua urtarrilaren 31ra arte aurkez daiteke.

Lan horiek, kirol gune hori birgaitzeko proiektuaren barruan kokatu ditu udalak. Lehenengo fasea izango da honakoa.

Hilaren 20tik 24ra bitartean, Arraskuelarre kaleko sormen lokalak bere ateak irekiko ditu, Marodiren jantzi eta osagarriak zein Alaiarten lanak erakusteko.

Lan hori egiteko, 154.145,80 euroko diru laguntza jaso du IDAE-FEDER funtsetatik, inbertsio osoaren %50 hain zuzen.

Hilaren 29an, igandearekin, oiartzuarrek dohainik bisita ahal izango dute Arditurriko meategia. Besteetan bezala, aurrez erreserbatu beharko da.

09:00etan hasiko dira adituak Lezoko bost guneak bisitatzen. Herritarren zalantzak argitzeko prest daude.

Henning Mankell suediarrak sortutako Kurt Wallander inspektorearen lehen liburua ('Aurpegirik gabeko hiltzailea') aztertuko du gaur arratsean Oiartzungo Irakurketa Taldeak.

Xanti eta Maialen erraldoiak eta konpartsako buruhandiak karta jokoan bildu ditu Xenpelar Kultur Dendako Eneko Arruabarrenak.