Parte hartu Gabonetako zozketan

Aurtengo Gabonei begira sorpresatxo bat prestatu du OARSO BIDASOKO HITZAk

Otarrearen posterra.

OARSO BIDASOKO HITZAk, Errenkoalde Errenteria-Oreretako merkatarien elkartearen eta bertako hainbat bazkideren eskutik, Gabonetako otarre eder bat zozkatuko du.

Parte hartzeko epea abenduaren 18tik urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik, eta guztiz doakoa izango da.

Zozketa urtarrilaren 9an egingo da, eta saridunaren berri OARSO BIDASOKO HITZAren urtarrilaren 10eko astekarian emango da, baita web orrian  eta sare sozialetan ere (Twitter, Facebook eta Instagramen).

Denetariko sariak izango dituen otarre honen zozketan edonork parte har dezake, eta oso erraza da.

Helbide honetara mezu bat bidali behar da, honako datu hauek emanez:

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Udalerria
  • Telefono zenbakia

Honakoak dira otarrea osatzea posible egin duten komertzioak: Bacalaos Uranzu, Osina Ekogunea, Denoi, Hostoak, Sweet Lady, TM Diseño, Valentin Foto-Bideoa, Óptica Xenpelar, Ayele, Hache boutique eta Zaldiak jatetxea.

EZ GALDU AUKERA, ETA ANIMATU PARTE HARTZERA!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.