Hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko dute hilaren 24an eta 31n
Gau guztian atera ahal izango dira hondakinak, biharamunean egingo baitute hondakinen bilketa. Herri osoari eragingo dio aldaketa horrek.
Gabonetako otorduek luze jo izan ohi dute, baina ez da garai horretan luzatuko den gauza bakarra izango. Udalak jakinarazi duenez, hilaren 24an eta 31n hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko dute. Bi egun horietan, hondakinak ateratzeko ordutegia 06:00ak arte luzatuko da, eta bilketa goizez egingo dute langileek.
Ordutegi aldaketa horrek herri osoari eragingo dio. Asteartea direnez, paper eta kartoiaren bilketari eragingo dio.