Errenteriako 17 urteko neska baten bila ari dira
Mirela Gabriela Rostas, hilaren 11n ikusi zuten azken aldiz, 20:00ak aldera Donostiako alda Zaharreko lantegitik atera zenean.
Hilaren 11z geroztik dago desagertuta gaztea. Argazkia: Faceboock Errenteriako 17 urteko neska bat desagertu dela salatu du haren gurasoek. Sare sozialen bidez zabaldutako mezuan zehaztu dutenez, Mirela Gabriela Rostas, hilaren 11n ikusi zuten azken aldiz, 20:00ak aldera Donostiako alda Zaharreko lantegitik atera zenean. 1,70 neurtzen du, argala da eta desagertu zen unean jaka berdea, galtza bakeroak, eta zapatila horiak zituen soinean.
Bateren batek ikusi edo informaziorik balu segurtasun sailera deitzeko eskatu dute.
