2019/12/20

Ondo bukatu urtea. 2020an izan zoriontsu!

HITZAko langileen Eguberrietako oporraldia dela eta, webgune honetako edukiak ez dira urtarrilaren 2ra arte berrituko.

Oarso Bidasoko Hitza
erraketistak

Azken tantoa egiteko zain

Raketistak Lehen eta Orain elkarteak datu basea sareratu du, printzipioz, 61 kirolariren izenekin. Azken bost urteetan egindako lanaren erakusleiho gisa definitu dute datu base hori.

Babesgabetasuna duten haurrentzako eta familientzako laguntzak onartu dituzte

Urteko azkeneko plenoa egin dute. Hamasei puntu aztertu dituzte, azkar asko, alor askotarikoak. Agustin Lekuonak egin zituen alkate lanak.

«Zerbitzu sozial bat betetzen ari garela uste dut»

Xixilio Maritxalar Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko presidentea da. Aurtengo Olentzero eta Mari Domingiren etorrera berritasunekin dator, eta horiez mintzatu da HITZArekin.

Mikel del Val

Girorik ez da faltako

Errenteria-Oreretak handiki ospatuko ditu aurten ere Gabonak. Herriaren pluraltasuna agerian geldituko da 2019a bukatzeko falta diren egunetan, baita 2020ko lehenetan ere.

Mikel del Val

Frankismoaren arrasto luzea

80 urte bete dira aurten frankismo garaiko lehen esklaboak Lezora iritsi zirenetik. Urteurrena gogoratzeko, hiru argitalpen berri kaleratu ditu Etxetxo elkarteak.

Euskal Eskola Publikoarekin, harro

Euskal Eskola Publikoari bere atxikimendua erakutsi dio Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Hezkuntza Komunitateak. Argazki erraldoia egin zuten atzo ikastetxearen jolastokian Euskal Eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza sistema osorako eskola bakarra aldarrikatzeko, "herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure ume guztientzat aukera berdintasunaren alde eginez".

Emakume sortzaileen lanaren erakusleihoa

Emakume sortzaileen topaleku izateko asmoz jaio zen Dinagu Kolektiboa. Errenteria-Oreretan egin du habia urtarrilaren 4ra arte, eta bertan hamabi sortzaileren lanak ezagutu, ikusi eta erosteko aukera dago.

Komunitatea saretu elkarbizitza bermatzeko

Bazterketa egoeran bizi diren gazte migratzaileen gaineko jardunaldia egin dute; helburua, hausnartzea eta gaia heltzeko bide berriak topatzea, komunitatean, elkarlanean erantzuteko datozen erronkei.

Errenteriako 17 urteko neska baten bila ari dira

Mirela Gabriela Rostas, hilaren 11n ikusi zuten azken aldiz, 20:00ak aldera Donostiako alda Zaharreko lantegitik atera zenean.

zamaketariak, portua

Ontzi handiagoak hartzeko moldaketak egin nahi ditu Portu Agintaritzak

Atzo egindako agerraldian Pasaiako Portuko Agintaritzak hurrengo urteetan izango dituen erronka nagusien berri eman zuen.

Ehiza legean egindako zuzenketak Ulian ehizatzea debekatuko du

Eusko Legebiltzarrak Ehiza Legearen zuzenketa bat onartu du ohiko osoko bilkuran eta ondorioz tiro gehiagorik ez da egingo Ulian

xorrola

Xorrola zerbitzua lehenago bukatuko da hilaren 24an eta 31n

Eguberri eta Urteberri bezperatan ohi baino lehenago bukatuko da autobus zerbitzua. 19:40ean aterako da azkeneko autobusa, Arraguatik.

oiartzun hilerria

Kanposantuan haizeak eragindako kalteak konponduko dituzte

Azken egunetako haizeteek eragindako kalteak konpontzen hasi da udala. Haizeak hainbat hilarri eta loreontzi apurtu ditu.

[Galeria] Eskolatik auzora eraman dute San Tomasa

Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Pablo Sorozabal plazan elkartu dira txistorra jateko, eta ondoren, Haur Hezkuntzako ikasleengana  joan dira kalejiran auzoa girotuz.

"Anbizio eta zehaztasun falta" egotzi dizkio PSE-EEk gobernu taldearen agintaldi planari

2019-2025 Agintaldi Plana aurkeztu zien herritarrei gobernu taldeak (EH Bildu eta Errenteria Elkarrekin) pasa den larunbatean Merkatuzarren. Plan horri "anbizio eta zehaztasun" falta egotzi dizkio alderdi sozialistak.

Kirol makina berriak Bekoerrota kiroldegian

Hamar bizikleta, lasterka egiteko hiru zinta, eta bi eliptika berri jarri dituzte.

Urtarrilaren 30eko greba prestatzen hasiko dira Lezon

Prestaketa lanean hasteko batzarrera deitu dituzte herritarrak abenduaren 26rako. 18:30ean da bilkura, Kultura Aretoan.

Gehiago