Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Azken tantoa egiteko zain

Oiartzun
Kirola

Raketistak Lehen eta Orain elkarteak datu basea sareratu du, printzipioz, 61 kirolariren izenekin. Azken bost urteetan egindako lanaren erakusleiho gisa definitu dute datu base hori.

erraketistak Erraketistak, 1938an, Donostiako Gros auzoko frontoian.
2019/12/20
Erik Gartzia Erik Gartzia

Azaro bukaeran aurkeztu zuen Raketistak Lehen eta Orain elkarteak bere datu basea. Ainhoa Palomo eta Jon Juanes oiartzuarrek azaldu dutenez, 237 erraketisten izenak dituzte, eta 61 kirolariren fitxak egin dituzte publiko. Hemeretzi udalerritakoak direla zehaztu dute, herri horietako udalek onartu baitute elkartearen proposamena.

«Udal bakoitzari eskaintzen diogu pakete baten antzekoa: erakusketa, dokumentala, erakustaldia, datu basea… Hemeretzik onartu dute, eta beren udalerrietako erraketistak daude fitxa horietan», laburtu du Juanesek. Datu base horretan, erraketista bakoitzaren curriculuma eta orain arte bildu duten materiala (kartelak, argazkiak…) azaltzen dira. Elkarteko kideek azaldu dutenez, udal batzuek elkarteak eskainitako pack osoa onartu dute, eta beste batzuek gauza batzuk bakarrik.

Atzera begira, Palomok esan du orain dela bost urte inguru gaia oso ezezaguna zela, eta hasiera-hasieratik bilatu dutela herri erakundeen inplikazioa. «Guri berdin zaigu erakunde horiek udalak izan edo enpresa pribatu izan. Lehen saiakera udalekin izan da, uste dugulako gaia babesik gabe zegoela hasieratik. Ezezkoa jaso dugun kasuetan, babesaren zain gelditu gara», jakinarazi du Palomok.

Hasieratik bilatu dute erakunde publiko zein pribatuen inplikazioa

Babes handiena Gipuzkoan jaso dute —hemezortzi udalerri dira—, toki askotara iristeko zailtasunak dituztelako. Bizkaia da oraindik iritsi ez diren eremu nagusia (Araba eta Nafarroan erraketista gutxiago egon ziren). Oarsoaldeari dagokionez, lau erraketistaren fitxak jaso dituzte: Agustina Otaola Zapiain eta Pepita Nabaskues Merino errenteriarrenak; Sorne Garbiñe Koldobike Gezala Sagarzazu lezoarrarena; eta Oiartzungo Coro Iragorri Rotetarena. Pasaiako daturik oraindik ez dute sareratu, udalaren erantzunik oraingoz jaso ez dutelako.

Izen horiek guztiak (eta 57 gehiago) elkartearen webgunean bisita daitezke. Horrekin dei-efektu moduko bat egingo dutela uste dute. Badute hori esateko arrazoirik: «Erraketista izandako batzuen senideek idatzi digute, zaharren etxeetatik ere bai, ezagunek ere, informazioa emanez».

Bukaeraren hasiera
Orain dela bost urte pasatxo hasi ziren erraketisten ibilbidea ikertzen. «Gure lana, hein batean, hemen bukatuko da. Etorkizun batean bai jorratuko ditugu hainbat gauza: datu basean dauden fitxak betetzen saiatuko gara, eta udalerri berriren bat balego, fitxa horiek osatuko ditugu; eta zentratuko gara dokumentala dibulgatzen. Momentuz ez dugu beste ezer, baina nork daki etorkizun batean zer egingo dugun…», gaineratu du Juanesek.

Palomok iragarri du lanaren dimentsioa ikaragarria izan daitekeela. «Guk ez ditugu Euskal Herritik kanpokoak jaso, baina bazeuden nukleoak Espainiako Estatuan eta Mexikon. 1917 eta 1980 urteen artean jokatu zen kirola, eta fitxa pila bat sor litezke. Ikusiko dugu nola egingo dugun», iragarri du Palomok. Orain arte egindako lanaren «erakusleiho» bezala definitu du webguneko datu basea.

Erraketisten lana ikertzeko ibilbidea orain dela bost urte pasatxo hasi zuten. Tartean, gertatu zen Errenteria-Oreretako pilotalekuari Agustina Otaola izena jartzea, erakusketa, dokumentalaren osatzea… Bide horretan, noski, elkarreragin asko izan dituzte. Juanes: «Erraketista batekin elkarrizketa izaten genuen, eta hark beste erraketista batenganako atea irekitzen zigun. Batez ere, horri esker lortu genituen lekukotzak. Horrez gain, Espainiara joandako erraketisten senideek idatzi izan digute posta elektronikora, Facebookera… udaletxera ere deitu dute gurekin harremanean jartzeko…».

 

 

Ainhoa Palomo eta Jon Juan

Ainhoa Palomo eta Jon Juanes.

“Emakumeen kirolean atzeraka egin dugula ez gara konturatzen”

Bost urteko ibilbidearen ondoren, atzera begiratzeko ordua iritsi da. Zuen ustez, erraketisten figurak oihartzuna lortu duela esan daiteke? Zein balorazio egiten duzue?
AINHOA PALOMO: Lortu dugu erraketista hitza ezagutaraztea, eta hori identifikatzea emakume pilotariekin. Hori bai, eskaparate batean gelditu dela sentitzen dut, eta nik min sentitzen dut horregatik. Ezin du Martxoaren 8ko astera mugatu.

Lan sakonago eta duinago bat merezi duela uste dut, badagoelako mamia sakontzeko. Ez ezagutzetik ezagutzera pasatzera eta hor gelditzea, ni ez naiz horrekin konformatzen. Hori sendotzeko beharko lukeen laguntza ez jasotzeak sortzen dit frustrazio puntu bat. Baina hori izango da barrutik bizi dudalako; kanpoko jendeak eskertzen du egin dugun lana, eta orain ezagunagoak izatea.

JON JUANES: Esan duzunaz gain, ikusi behar da jendeak zein interes daukan. Beste gauza batzuk, zer nolako sakontasunarekin ezagutzen dira? Dakien horretatik gutxi daki. Badakite pilotariak zirela, emakumeak, baina ez dakite profesionalak zirela. Orduan, hor zalantza sortzen da.

«Lan sakonago eta duinago bat merezi dutela uste dut, mamia badagoelako»

Adibidez, gaur egun, beste kiroletan, profesional izatea lortzen denean, denok txaloka gaude. Oso ongi iruditzen zait, baina lehen zegoena ez da aztertzen, eta ematen du gaur egun ematen den edozein urrats txiki historikoa dela. Eta ez da horrela: erraketistak dira lehenengo emakume kirolari profesionalak; lehenengoak Gizarte Segurantza lortzen; garai hartako puntistak eta palistak dantzan jartzen zituzten kirolariak…

Garai hartan dirutza mugitzen zuten, pilotak futbolak baino gehiago. Baina ikertzen ez bada, ikusten dugun pauso bakoitza oso aurrerakoia dela iruditzen zait.

Beraz, emakumeen profesionalizazio mailan eten bat egon zela uste duzue?
PALOMO: Egia da ez garela konturatzen emakumeen kirol profesionalean atzeraka egin dugula.

JUANES: Nik 1917 eta 1980 urteen arteko epea ikertu dut, eta ikusten duzu emakumeen kirolak presentzia handia zuela, ez erraketistek bakarrik. Prentsako artikuluak ikusten dituzu, eta agian orrialdeen erdiak emakumeen kirolari buruzkoak ziren. Hori nork ikusten du gaur egun? Inork ere ez. Gaur egungo aurrerapausoak txalotu behar direla? Ados, oso ongi iruditzen zait, baina egin behar ez dena da esajeratu; lehenago gauza potenteagoak egin dira. Ikertu bakarrik egin behar da.
Eta zuek horretan ari zarete. Beraz, eskatzen duzuena da balioa ematea, bai ondare aldetik, baina baita sozialki ere.

PALOMO: Falta da benetan zer izan zen ikustaraztea. Lortu dugu Agustinaren [Otaola] irudia Errenteriako frontoian. Lortu dugu webgunea osatzea, baina gaia benetan garatzea lortuko bagenu, frontoiekin, pertsonaia garrantzitsuekin, dokumentu inportanteekin…

JUANES: Ikusten genuen hurrengo proiektua zen museo bat. Ez museo estanko bat, baizik eta dinamikoa: erraketak nolakoak ziren ikusteko; dokumentala emititu; kromo originalak erakutsi; kopak… Momentuz, hori alde batera utzi dugu.

Atseden pixka bat hartzeko beharra duzue?
PALOMO: Bai, bost urte hauetan lan oso intentsoa egin dugu, buruari asko eskatu diogu. Batez ere erraketisten adinagatik, testigantzak desagertzear zeudelako. Bata bestearen atzetik ibili gara: dena zen garrantzitsua, dena zen lehenbailehen egitekoa… eta iritsi ezinda ibili gara. Orain momentu bat behar dugu, ikusteko zein norabide hartzen duen, non jarri behar dugun indarra eta hori bera indartzea.

Nire ustez, badago ondare bat gizarteak jaso beharko lukeena, baina ez feminismo ikuspuntu batetik bakarrik. Izan dugu borroka denbora honetan guztian; gure gaia, batez ere, berdintasun sailek hartu dute, eta falta zaigu jakitea hau gizartearentzako, orokorrean, garrantzitsua zela. Eta udaletako kirol sailak dira, normalean, gutxien mugitzen direnetakoak.

Zein da, zuen ustez, arrakastaren gakoa?
JUANES: Garapen bat egon zen. 1917ko argazkiak ikusten dituzu, eta badirudi erraketistak Paristik etorri zirela. Glamour puntua zuten. Hurrengo urtean, larruzko pilota sartu zen, eta ikuskizunean gora egin zen. Orduan sortu ziren kirol izarrak. Ez dakit zein puntutaraino izan zuen horrek eragina ondorengo urteetan.

Lehenengo urteetako erraketista horien ondorengoek esan digutenez, ama erraketista batek bere hamasei urteko semeari kristoren jipoia eman zion jokatzen, eta hori semea profesionalen mailaren antzekoan ibiltzen zela. Beste bat badugu 40 urtez profesional bezala aritu zena.

Hori bai, bukaeran hartu zuen beste joera bat. Lizentziak galarazi egin ziren, debuta jende gutxik egiten du, erraketa eskolak itxi egiten dira… Bukaerakoa eskandalagarria izan zen: gonak gero eta motzagoak ziren; kabareta zirudien, beste ezer baino. Beste kutsu bat hartu zuen orduan.

PALOMO: Jokalariak jokatzen ikusteak ikusgarria izan behar zuen: joko oso bizia, frontoi oso txikia, lau lagun kantxan… Eta horretaz gain, dirua jokatzen zen. Izugarria izan behar zuen han egon behar zuen giroak.

Erraketista batzuek nolabaiteko lanbide bezala hartu zuten, baina beste batzuk badaude oso pilotari sentitzen zirenak, kirolari peto-petoak zirenak. Oso onak zirenak bazeuden, eta gai ziren askatasun batekin ibili eta negoziatzeko. Batzuk, behintzat, nahieran ibili ziren. Eta beste batzuk, esanak betetzera.

Zein da, gizarteari dagokionez, ikusten duzuen hutsunerik handiena?
PALOMO: Ikustea zenbat jende pasatu den ohartu gabe erraketista izan dela. Adibidez, Oiartzunen jendeak ez jakitea Jonen ama pilotari zela, edo Anoeta bezalako herri txiki batetik sei ateratzea eta ia inork ez jakitea. Zergatik egon zen ezkutuan? Zergatik pilota ikertu dutenek ez dute erraketisten mundua landu? Ez dakit, oso kuriosoa iruditzen zait.

Eta erraketistek eurek —edo batzuk behintzat— ez diote garrantzia handirik ematen. Gaur egun, edonorentzat eredu dira, baina beraiek ez dute hori sentitzen. Eta iruditzen zait bakoitzak bizi duela berea, eta ez dute magnitudea kontrolatzen.

Azken berriak

Azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
maiatza 2022
  • maiatza 2022
  • apirila 2022
  • martxoa 2022
  • otsaila 2022
  • urtarrila 2022
  • abendua 2021
  • azaroa 2021
  • urria 2021
  • iraila 2021
  • abuztua 2021
  • uztaila 2021
  • ekaina 2021
  • maiatza 2021
  • apirila 2021
  • martxoa 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28      
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Auto batek su hartu du Txipitoko maldan

2022/05/18
Oiartzun
2

Gureak enpresako langile bat hil da, bihotzekoak jota

2022/05/20
Errenteria-Orereta
3

[Bideoa] Sutea Migel Zabaleta kaleko etxebizitza batean

2022/05/21
Errenteria-Orereta
4

Pasaiako etxez etxeko zerbitzuko langileak greba mugagabean hasiko dira

2022/05/19
Pasaia
5

"Oiartzunen, Euskal Herrian eta munduan zehar heteroarauaren kate estuak birrindu nahi ditugu"

2022/05/18
Oiartzun
Azken berriak

Azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.