Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal Eskola Publikoarekin, harro

Euskal Eskola Publikoari bere atxikimendua erakutsi dio Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Hezkuntza Komunitateak. Argazki erraldoia egin zuten atzo ikastetxearen jolastokian Euskal Eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza sistema osorako eskola bakarra aldarrikatzeko, "herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure ume guztientzat aukera berdintasunaren alde eginez".

Euskal Eskola Publikoarekin harro daudela esan zuten hamarnaka lagunek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/12/20

Euskal Eskola Publikoari bere atxikimendua erakutsi dio Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Hezkuntza Komunitateak. Argazki erraldoia egin zuten atzo ikastetxearen jolastokian Euskal Eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza sistema osorako eskola bakarra aldarrikatzeko, “herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure ume guztientzat aukera berdintasunaren alde eginez”.

Atzo arratsaldean egin zuten familia argazkia, baita adierazpena ere. Hezkuntza publikoa, historian zehar izandako lorpenik handienetako bat dela esan zuten bildutakoek, “eta bere garapena gizarte honetan bizi garenon berdintasun eta ongizate maila adierazlerik onena”. Argi dute, hezkuntzarako eskubidea eskola publikoan gauzatu dela, “denontzat eraikia, denona delako eta guztiontzat, zerbitzu publiko doakoa eta unibertsala eskaintzen duen bakarra. Tinko sinesten dugu hezkuntza publikoaren balioa, hezkuntza inklusiboa, euskalduna, laikoa eta doakoa, aniztasunean eta hezkidetzan konprometitua, berdintasunean eta kalitatean oinarritutakoa, ikasle guztien hezkuntza integrala eta gizarte-kohesioa bermatzen dituena”.

Zerbitzu publikoak eta bereziki eskola publikoa gobernuen jomugan daudela salatu zuten atzo argazkira bildutakoek; azken urteetan zerbitzu horien pribatizatze politika garbia bultzatu den zalantzarik ez dela erantsi zuten, “eskola publikoari murrizketak ezarri eta irakaskuntza ekimen pribatu guztiei kontzertazioa eman diete, eta hezkuntza sistema duala gauzatu dute: ikasle guztiei aukera berak ematen ez dizkiena, beren egoera sozio ekonomikoaren, jatorriaren edo erlijioaren arabera bereizi, eta jatorrizko ezberdintasunak mantentzen dituena”.

Finkatutako hezkuntza sistema integrazioaren aurka doala salatu dute, gainera, eta gizarte zatiketa eta haustura bultzatzea egotzi, “sare publikoa bigarren mailara baztertuz”. Eraikitzen ari direna sistema “diskriminatzailea” eta “segregatzailea” dela esan zuten, “hori guztia diru publikoarekin finantziatuta”. Eusko Jaurlaritzari politika pribatizatzailean beste urrats bat egieta leporatu zioten gainera azken horrek hezkuntza publikoko komunitate osoaren oposizioarekin abiatu nahi duen hezkuntza lege berriarekin, “zerbitzu publiko kontzelptuan oinarrituta, desberdinak diren bi hezkuntza sare, publikoa eta pribatua, berdin finantzatuko ditu lege horrek”.

Koldo Mitxelena ikastetxeko hezkuntza komunitateak, gainera, Euskal Eskola Publikoaren alde eta hezkuntza sistemaren pribatizazioaren aurka deituko diren ekintzekin bat egingo duela jakinarazi zuen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.