Girorik ez da faltako
Errenteria-Oreretak handiki ospatuko ditu aurten ere Gabonak. Herriaren pluraltasuna agerian geldituko da 2019a bukatzeko falta diren egunetan, baita 2020ko lehenetan ere.
Errenteria-Oreretak handiki ospatuko ditu aurten ere Gabonak. Herriaren pluraltasuna agerian geldituko da 2019a bukatzeko falta diren egunetan, baita 2020ko lehenetan ere. Herriko talde eta eragileek ondo asko elikatu dute-eta Eguberri aroa.
Ekitaldi klasikorik bada, hori, Ereintza Elkartearen Gabon Abestien Sariketa da. Hilaren 28an egingo dute aurtengo saioa, Galtzarabordako kiroldegian, 18:00etan hasita. Herrialdeko koru askok parte hartzen dute lehian.
Olentzero eta Mari Domingi ez dira faltako. Auzoetan edo Erdigunean, hilaren 23 eta 24an aterako dira kalera, txikienen gozamenerako. Baina horien aurretik, Oarsoaldeko San Tomas feria jendetsuena izango da, hilaren 21ean. Aurten, larunbatarekin egokitu da egun berezia, beraz, jendetza espero da.
Sariketak
Herriko bi kultur sariketa nabarmenetakoen sari emateak, Mariasun Landa sariekin batera, Gabon aroan dira, hilaren 20an biak: 18:30ean, XXIX. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sari ematea da udaletxean; eta 19:00etan, Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertsopaper lehiaketenak, Xenpelar Etxean.
Gabonetako egitaraua
- Abenduaren 31ra arte: Erakusketa. Kapitain Etxeko Jantziaren Zentroan, baserritar jantziekin erakusteka dago jarrita. Larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara dago zabalik; igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.
- Urtarrilaren 18ra arte: Erakusketa. Xenpelar Etxean, Harria erakusketa. Juan Antonio Palaciosen argazkiekin eta Juan Manuel Uriaren testuekin eraikitako mostra da. 17:00etatik 20:00etara irekitzen ditu ateak Xenpelar Etxeak.
- Abenduak 20: 18:00. Burbuja antzezlana Niessen Kulturgunean, haurrei begira. Sarrera, 3 euro; 18:30. Ereintza Elkartearen XXIX. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sari banaketa, udaletxeko pleno aretoan; 19:00. Xenpelar Bertso Eskolaren Zapirain eta Ibon Zabala lehiaketen sari banaketa eta bertso saioa, Xenpelar Etxean; 19:00. Ozenki abesbatza Madalenaren basilikan. Doan; 20:00. Zaria Koru Eskolaren Gabon kontzertua, Fatimako Andra Mariaren elizan. Zaria Txiki, Zariatxo, Zariagaz eta Zaria abesbatzek hartuko dute parte.
- Abenduak 21: Egun osoz. San Tomas feria. Txistorra postuak, baserriko eta artisautza produktuekin postuak, dantza, musika eta bestelakoak Gamon Zumardian, Herriko Plazan eta Erdigune osoan zehar. 13:00. Elkartasun argazkia, errepresaliatuen alde Mikelazulon.
- Abenduak 22: 09:00. Udal Txistulari Bandaren diana, Gabierrota eta Fanderia auzoetan; 11:00. XIII. Gabon Kanten Lehiaketa Aljarafe andaluziako Kultur Zentroak antolatuta, Niessen Kulturgunean. Parte hartzaileak: Coro Rociero Aljarafe, Beraun Herri Abesbatza, Hijos de Almachar, Rondalla del Ebro, Concha Rociera, Trintxer Zahar Abesbatza eta Zaria Koru Eskola.
- Abenduak 23: 17:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen eskutik, Madalena basilikatik abiatuta. Herriko Plazan haurren gutunak jasoko dituzte.
- Abenduak 24: 17:00. Olentzero eta Mari Domingi Agustinak auzoan; 17:00. Olentzero eta Mari Domingi Galtzaraborda auzoan; 17:00. Olentzero eta Mari Domingi Gaztaño auzoan; 18:30. Olentzero eta Mari Domingi, Erdigunean, Ereintza Elkartearen eskutik; 19:30. Hator, hator etxera Olentzeroa, Mikelazulotik.
- Abenduak 26: 16:00etatik 19:00etara. Disney antzerki musikala Eureka Danceren eskutik, Niessen Kulturgunean. Sarrerak, 6 euro.
- Abenduak 27: 19:00. Reina aretoan, Oscar Hernandez Campanorekin solasaldia. Errenteriako idazleak Odisea saria irabazi zuen 2002an, El viaje de Marcos eleberriarekin. LGTB literaturaren klasikotzat eman daiteke eleberri hori; 19:00. Xenpelar Etxean dagoen Harria erakusketa hobeto ezagutzeko bisita gidatua.
- Abenduak 28: 12:30. Horra, Horra! belaunaldien arteko Gabonetako kontzertu berezia, Galtzarabordako kiroldegian. Sarrerak, 2 euro. Parte hartzaileak: eskoletako haurrak, Super55, eta Errenteria Musikal Musika Eskolako Orkestra; 18:00. 73. Gabon Abestien Sariketa Probintziala, Galtzarabordako Kiroldegian. Ereintza Elkarteak antolatzen du.
- Abenduak 29: 13:00etan Herriko Plazatik abiatuta Sare Herritarrak deitutako manifestazioa Preso gaixo larriak etxera. Orain Mikel goiburuarekin; 19:00. Landarbasoren Eguberri kontzertua, Fatimako Andra Mariaren Elizan, Udal Txistulari Taldearekin batera. Sarrerak, 3 euro. Parte hartzaileak: Kontari Abesbatza, Dizdizka Abesbatza, eta Landarbaso Abesbatza.
- Abenduak 30: 16:00etatik 19:00etara. Disney antzerki musikala Eureka Danceren eskutik, Niessen Kulturgunean. Sarrerak, 6 euro.
- Abenduak 31: 16:30ean Herriko plazan San Silbestrea; 17:00. Errenteriako Atletismo Taldearen San Silbestrearen hasiera, Gamon Zumardiaren ondotik. Sariak lasterketa bukatu ondoren emango dituzte, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian; 16:30ean haurren lasterketak hasiko dira. Izena emaeko aukera zabalik Herrikrosa plataformaren webgunean (dortsalak noiz eta non jaso bertan ikus daiteke); 18:30. Urte Zaharreko koplak, Erdigunean zehar, Ereintza Elkartearen eskutik.
- Urtarrilak 5: 18:30. Errege Magoen desfilea, Tulle kaletik.
- Urtarrilak 6: 12:30. EMKEren Urte Berriko kontzertua Foru plazan.