Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Komunitatea saretu elkarbizitza bermatzeko

Bazterketa egoeran bizi diren gazte migratzaileen gaineko jardunaldia egin dute; helburua, hausnartzea eta gaia heltzeko bide berriak topatzea, komunitatean, elkarlanean erantzuteko datozen erronkei.

Jardunaldira lagun ugari bildu dira.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/12/20

Eztabaida zabal baten objektu izan dira Errenteria-Oreretan bazterketa egoeran diren gazte migratzaileak aurten; jatorri magrebtarra dutenak, zehazki. Eztabaida horren atzean dagoen errealitatea ezagutze aldera, egun osoko jardunaldia egin zuen SOS Arrazakeria elkarteak joan den ostiralean. Komunitatea osatzen duten eragileak bildu zituen horretarako: Oarsoaldeko lau udaletako gizarte zerbitzuetako langileak; immigrazio eta gazteria teknikoak; arlo horietako zinegotzi arduradunak; gazteak eta gazte migratzaileekin lanean ari diren elkarteak —tartean Kolore Guztiak eta Harrotu Ileak elkarteak—; ostalariak; Errenkoalde; eta Errenteriako auzo elkarteak. Elkarren ondoan jarri, hitz egin, hausnartu, mahai gainean jarri neurri polizialetatik harago doazen alternatiba edo ideiak, eta sarea sortu elkarrizketa bideak zabaltzeko: horiek helburuak. Eta bide ezberdin bat hastea, hitz egitea eta aztertzea zer egin dezaketen modu kolektiboan.

Gazte horien errealitatearen gaineko eztabaida irekia egin zuten lehenik, eta Mohammed Bouchamir Gizarte bitartekaria eta Tangerko Wasata Sin Fronteras elkarteko kideak hartu zuen hitza, bere esperientzia bildutakoekin partekatzeko. Iman El Addid Ex Menas de Barcelona elkarteko kidea aritu zen ondoren, Gazte migratzaileen sufrimendua Europan goiburua zuen hitzaldian.

Jarrera arrazistarik ez
Gaia kokatuta, bertaratutakoen eztabaida foroa zabaldu zuten. Lehenik Errenteria-Oreretako hogei laguni egindako inkesta bat oinarri hartuta, Gizarte Psikologiako Fakultateko bi ikasleek egindako txostena aurkeztu zuten. 18 eta 64 urte arteko pertsonak dira inkesta erantzun dutenak, horietatik heren bat emakumeak, eta guztiek arrazakeria eta xenofobiaren gaineko hamar galdera erantzun dituzte.
Zabalduta dauden aurreiritzien gainekoak izan dira galderak: migratzaileek langabezia igotzearen errudun direla; gazte migratzaileen presentziak delinkuentzia eragiten duela; edota migratzaile gazteek komunitateari ekarpena egiten ote dioten uste duten galdetu diete, besteak beste.

Lagina txikia dela onartuta, argia izan dela emaitza esan zuten: «Ez dugu jarrera arrazista argi bat antzeman Errenterian». Espainiako Estatuarekin alderatuta, gainera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan migratzaileak hobeto tratatzen dituztela esan zuten ikerlariek, «migratzaile terminoa, oro har, magrebtarrei ezartzen zaie, eta ondoren latinoamerikarrei». Jarrera arrazista argirik ez, baina galdekatutakoek uste dute migratzaileak sartzen uzteko mugak jarri beharra dagoela, eta kezka ere azaldu omen da lankide edo suhi magrebtarrak izateko garaian.

Ikerketa errealitatea erakusteko tresnatzat jo dute, baina baita udalerrian aurten izandako gertakarien harira zurrumurruei aurre egiteko tresna baliagarri gisa ere. Zurrumurruek garrantzi bizia dute eta. Horiek omen dira jendearen artean eragin handiena dutenak; horiek, eta askotan gutxiengo batenak diren jarrerak orokortzea, «batzuetan fokua jarrera erradikaletan jartzean da, baina ez da errealitatea».

Inplikazioa, ezinbestekoa
Horiei aurre egiteko ezinbestekotzak eman zituzten herriaren inplikazioa; eta eragileen, pertsona eta komunitateen arteko sareak eraikitzea, elkarrengana hurbildu eta errealitateak, pluralean —bat baino gehiago direlako— ezagutzea, entzutea lehen eskutik, elkarri begiratzea; ezagutzatik baino ezin omen delako aurreiritzia gainditu.

Publiko artean zegoen SOS Arrazakeria eta Irungo Harrera Sareko kide batek hartu zuen hitza, esateko garrantzitsua dela jakitea zein egoeratan iristen diren adin txikiko migratzaile magrebtarrak, «zein egoeretan dauden eta zein egoeretara eraman ditugun ikusi behar dugu; lanera datoz, etorkizun baten bila, eta ez dute bertan aukerarik aurkitzen. Kalean dagoen gazte bat ez dago egoera horretan nahi duelako, beste irtenbiderik ez duelako baizik. Halako egoerak ez gertatzeko administrazioek egin behar dute lan».

Aurreiritziak, oztopo
Kolore Guztiak elkarteko kide batek ere hartu zuen hitza. Fanderia auzoan gazte migratzaileentzako emantzipazio zentro bat zabaldu zuten urte batzuez; egun ez da bertan. Aurreiritziez mintzo zen: «Iritsi aurretik bizilagunek sinadura bilketa abiatu zuten, bilerak antolatu zituzten… jakin nahi zuten, beharra zuten, eta beldurretik eta segurtasun gabeziatik ari ziren, bortxaketez, lapurretez hitz egiten hasi ziren… buzoietatik beren izenak kendu zituzten. Aukera emateko eskatu genien, ez aurretik epaitzeko». Baldintza horietan lanean hastea zaila dela esan zuen, «eta guretzat gogorra izan bada, zer ez da izango gazte batentzat egunero bizi den leku horretan berekiko beldurra, nazka, bazterketa sumatzea?».

Beraiena bezalako taldeak, gazte migratzaileekin lanean aritzen diren taldeak, ez dituztela normalean ondo hartzen esan zuen, «Fanderia auzoan hiru urtez izan ginen bizitzen, eta sekula ez zen arazorik izan lanean ari ginen gazteekin. Lanketa handia egin genuen, auzoko jaien antolaketan parte hartu eta erakutsi genuen pertsona normalak garela, Maroko edo Senegalgoak izateagatik ez garela delitugileak». Gazte migratzaile horien errealitatea ikustaraztea, normalizatzea ezinbestekotzat jo zuen eman den kolektiboaren deshumanizazioarekin apurtzeko, «lana kentzera datorren kolektibo gisa aurkezten da, lapurtzera datorrena. Bik edo hiruk egiten dutena orokortzea ez da bidezkoa».

Eztabaida horretan zati kritikoa falta zela aipatu zuten parte hartzaileetako batzuk, eta beste batzuk txostenaren emaitza baino gogorragoa dela errealitatea ere esan zuten.

Jardunaldian parte hartu zuen Udaltzaingoak ere bai. Batez ere neurri prebentiboak ezartzen dituztela esan zuen bertaratutako udaltzainak. Delitugileak badirela aitortuta, kasuak «puntualak» direla erantsi zuen, «baina zoritxarrez, gizarteak orokortu egiten du». Arazo handiena harrera zentroetatik ihes egiten duten adin txikiko migratzaileekin izaten dutela esan zuen, «bizpahiru dira, baina orokortu egiten da». Poliziak ez duela tresnarik ere esan zuen, eta argi azaldu azken muturra direla, «gazte hauek heldu beharko luketen azken puntua; irtenbidea instituzionala da, heziketa da, eta integrazioa helburua, ez ikustea batak bestea arrotz gisa. Gazte hauen jatorriko herrian hasi behar da lanketa, nire ustez».
Agendan sartu behar
Komunikabideak behin baino gehiagotan azaldu ziren eztabaidan. Jokatzen duten paperak garrantzi handia duela iritzi zioten bildutako batzuek, «ez dute gaia lantzen, eta lantzen dutenean ez da modu egokian egiten». Politikarien agendatan ere ez omen dago gaia.

Bernar Lemos EH Bilduko zinegotzia izan zen jardunaldian. Balioan jarri zuen Udaltzaingoaren presentzia bertan. Garrantzia berezia eman zion, halaber, Segurtasun Aholku Kontseilua martxan jarri izanari, «ikuspegi integrala du, anitza, udal sail ezberdinak daude ordezkatuta, baina eragile sozialak ere badaude. Gaia ezin da ikuspegi uniforme eta kolore bakarretik landu; anitza eta diziplina askotarikoa behar du». Errenteriako Udalak bestelako urratsak ere egin dituela azaldu zuen: «Kale hezitzaileak, Udaltzaingoaren bulego ibiltaria ere badago; orain beste forma bat eman nahi diogu». Udalak Kriminologiako Euskal Institutuari ikerketa eskatu ziola erantsi zuen, «adierazle batzuk eman zituzten, batetik egoera erreala eta bestetik pertzepzioak jaso zituzten, eta pertzepzioa handiagoa da».

Arazoak badaudela, eta akatsak egiten direla onartu zuen Lemosek, «ezin da ezin ikusiarena egin, eta ezin da soilik onkeriatik erantzun, hankamotz geldituko ginatekeelako; zailtasuna du arazoak. Alde positiboak eta negatiboak agerian jarri behar dira erantzuteko, klabea da».

Jardunaldian ez zirela irtenbide handiak aterako esan zuten antolatzaileek hura aurkezterakoan. Bide ezberdin bat hastea zen helburua, hitz egitea eta modu kolektiboan zer egin zezaketen aztertzea. Eta bidea, hasi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.