Urtarrilaren 30eko greba prestatzen hasiko dira Lezon
Prestaketa lanean hasteko batzarrera deitu dituzte herritarrak abenduaren 26rako. 18:30ean da bilkura, Kultura Aretoan.
Lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzeko greba orokor deialdia egin dute Euskal Herriko hainbat eragilek urtarrilaren 30erako. Lezon, herritar talde batek deialdia prestatzen hasi nahi du, eta horretarako batzarrera deitu dituzte herritarrak hilaren 26rako.
Bilkura abenduaren 26ko 18:30erako deitu dute, Kultura Aretoan. Deialdi irekia da, herritar orok parte har dezake.
