Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Haritz Mujika: "Mirandesen, taldea eta zaleak, biak dira bat"

Ostegunean topo egingo dute Realak eta Mirandesek, Haritz Mujika jokalari ohi antxotarraren bi talde kuttunek Espainiako Kopako finalaurrekoan. Bi taldeen analisia egin dio HITZAri.

Haritz Mujika Antxotarraren bi talde kuttunak izango dira aurrez aurre ostegunean.
Pasaia
2020/02/11

Haritz Mujika (1981) futbolari ohi antxotarra, Realeko harrobian sortu zen eta Mirandesen eman zuen mailarik onena. Taldeko jokalaria zen 2012an Espainiako Kopako finalaurrekoa jokatu zutenean. Zortzi urte igaro ondoren Mirandes berriz ere lehiatuko da finala jokatzeko. Oraingoan, baina, Reala izango dute arerio.

Mirandesek berriz ere lortu du, zer du taldeak koparekin?

Ikaragarria izaten ari da. Nire ustez xarma berezia hartu du kopak Miranda aldean, batez ere 2012an finalaurrekoetara iritsi ginenetik. Ordutik, giro berezia nabari da Mirandan kopa jokatzen den bakoitzean.

Mirandeseko jokalaria zinen taldea 2012ko kopan finalaurrekoetara iritsi zenean. Nola oroitzen duzu garai hura? 

Gure jokoa eginez txandak bata bestearen atzetik gainditu genituen, eta bat-batean ohartu ginen finalaurreko bat jokatuko genuela. Momentu ikaragarri bezain politak bizi izan genituen, ahaztezinak, guretzat zein zaleentzat. Mirandesen eman nuen nire mailarik altuena.

Realean ere aritutako zara, ordea. Ostegunean bihotza erdibituta izango duzu?

Esan bezala, Mirandesen izan nituen nire ibilbideko unerik onenak. Bertako bizipenek eragin handia izan dute nire bizitzan, baita nire karreran ere. Hortaz, realzalea izan arren, oraingoan Mirandesen alde egingo dut.

Nabari zaizu etxean bezala sentitzen zinela Mirandan.

Bost urte oso garrantzitsu eman nituen Mirandan. Fitxatu zidatenean, taldea 3. Mailan zegoen; bost urteren ondoren, kopako finalaurrekoa jokatzeaz gain, Mirandes 2. Mailan egonkortzea lortu genuen. Ikaragarri disfrutatu nuen Mirandesekin eta Mirandako herritarrekin. Herria eta futbol taldea, biak bat dira.

Osteguneko partidari begira, zer nabarmenduko zenuke bi taldeengan?

Zer esan daiteke Realari buruz? Jokalari oso onak ditu; kalitatea dute, atzean sendo aritzen dira eta zer esanik ez aurrean. Isak batez ere, maila ikaragarria erakusten ari da azken partidetan eta Oyarzabal ere ezin dugu ahaztu. Mirandes, bestalde, motibazio handiarekin iritsiko da Anoetara. Sendotasuna erakutsi beharko dute haiek ere aukerarik izan nahi badute eta tira, aurrealdean kalitatezko jokalariak dituztela frogatu dute.

Sasoi hasieran taldea ez zen oso fin ibili, baina Iraolarengan konfiantza erakutsi du taldeak eta ongi ari dira orain. Goiko jokalariekin kontuz ibili beharko du Realak, Merquelanz eta Ariasekin batez ere. Mirandesek emaitza ona lortzen badu Anoetan, baikortasunez ekin ahalko diote bigarren partidari.

Realak Anoetan emaitza ona lortu ezean, Anduvan sufritu dezakeela uste duzu?

Realak ahalik eta gol gehien sartu beharko ditu, itzulerako partidan sustorik ez izateko. Gainera oroitu behar da etxetik kanpo lortutako golek bikoitza balio dutela. Hainbat faktore neurtu beharko dituzte. Ikusgarria eta polita izango da, niretzat behintzat.

Txuri-urdinek haien jokoa egiten badute, garaiezinak dira?

Realak bere mailarik onena ematen badu, ezer gutxi egin dezake Mirandesek. Real Madrilen aurka edota Athleticen aurka bezala aritzen badira aukera gutxi izango dituzte. Baina bi partida dira, eta nork daki zer gerta daitekeen. Itzulera behintzat etxean jokatuko dute, eta badakigu Anduvak kopako neurketetan duen garrantzia.

Martin Merquelanz aipatu duzu lehen. Jon Guridi eta Modibo Sagnan ere hortxe daude. Zu zeu Realeko harrobitik ateratakoa zara. Ongi ikusten dituzu Realeko jokalari gazteak?

Hazten ari dira. Merquelanz eta Guridi asko jokatzen ari dira. Horretarako utzi ditu Realak: minutuak izan ditzaten eta haz daitezen. Aukera baliatzen ari badira, albiste ona da Realarentzat.

Euskal jokalari gazte askorentzat babesleku bihurtu da Mirandes, ezta?

Bai, hala da; garapen handia izan dezaketen jokalariak eramaten dituzte Mirandara. Iaz Bilbao Athleticen izandako Iñigo Vicente ere utzita ekarri dute sasoi honetan. Jokalari gazteen eta beteranoen arteko nahasketa ona egiten du Mirandesek, ezin baitira ahaztu Gorka Kijera edota Odei Onaindia bezalako jokalariak.

Zer suposatzen du Mirandes bezalako talde txiki batentzat, kopako finalaurrekoak jokatzea?

Ez du zerikusik zer zen Mirandes duela 10 urte, eta zer den orain. 2012an taldea estatu osoan ezagutzera eman genuen. Talde apala eta berezia ginen; jende askori deigarria egiten zitzaion Pablo Infantek egunean banku batean lan egitea eta gauean Lehen Mailako taldeei golak sartzea. Taldea Bigarren Mailan egonkortu denetik, asko aldatu da eta hazkunde betean dago gaur. Talde txiki baten lanaren ondorio da.

Ez dute, ordea, buru galdu.

Ez, inondik inora. Lan ereduak berean jarraitzen du, baina profesionalagoa da. Ekonomikoki garatu dira, denda dute, kirol azpiegiturak hobeagoak dira…

Eta zer suposatzen du Miranda Ebro bezalako herri batentzat?

40.000 biztanle inguru dira besterik ez, baina Miranda herri futbolzalea da oso. Hirugarren Mailan eta Bigarren Ban jokatzen dutenean ere, zaleak atzetik dituzte, 300 bat zale joaten dira Anduvara.

Ostegunean izango dira aurrez aurre zure bi talde kuttunak. Emaitzarik proposatu nahi duzu?

Joaneko partidakoa emango dut: 2-o. Espero dut Realak gol gehiegirik ez sartzea eta itzuleran Anduvan pixka bat sufritzea.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.