Trintxerpeko herritarrek Esnabide kaleko eta Euskadi etorbideko espaloiak bete dituzte; zientoka irten dira kalera, urteroko inauterietako desfile bereziaz gozatzera.
Eguraldiak lagundu ez arren, Trintxerpeko hamarka familia kalera atera dira goizean, mozorroak soinean, erraldoiekin batera dantzatzera.
Oiartzungo Feministen Asanbladak bere egitaraua aurkeztu du. Egun osoan zehar ekitaldiak egingo dituzte, Donostiako manifestazioan bukatzeko.
Urtero legez Karmengo Ama ikastetxeko ikasleen inauterietako desfileak Trintxerpeko kale nagusiak zeharkatu ditu gaur jaiei hasiera emateko.
Arkaitz Mendoza piano-jolea Errenteria-Oreretako bandarekin batera ariko da igandean, 19:00etan Fatimako elizan. Sarrera doakoa da.
Pasa den udaran utzi zion Oiarpeko haurrei entrenatzeari. Klubaren sorreratik aritu izan da jardun horretan, eta taldearen ibilbideari errepasoa eman dio, baita bereari ere.
Lehen eta Bigarren mailez harago, futbol apalean badirelako jokalari trebeak, Touring Kirol Elkarteak kromo bilduma propioa argitaratu du. 400 jokalari eta entrenatzaile baino gehiago bildu dituzte.
Finalaurrekoetako ligaxkara pasatzeko partida jokatuko dute larunbatean, Labriten. Olaizola II.a eta Urrutikoetxea izango dituzte arerio.
Inude eta Artzainak 12:00etan aterako dira Koldo Mitxelena plazatik. Orereta Ikastolatik adierazi dute 350 partaidekoa izango dela konpartsa.
Kamioi bat gurutzatuta geratu da AP8 autobidean, Irunerako noranzkoan. Suhiltzaileak lanean ari dira ibilgailua kentzeko.
'Bitxikeriak' lelopean, Agara Agirre eta Laura Aguilar bitxigileek ikastaroak emango dituzte Torrekua eraikinean 10:00etatik 12:00etara.
Lezoko kirol taldeen artetik, areto futboleko taldeek, biek, etxean jokatuko dute bihar arratsaldean. Allerruren gizonen taldeak derbia du Plazetan.
Espainiako Federazioak errekorrak eguneratu ditu, eta atleta oiartzuarra bi errekorren jabe izaten jarraitzen duela jakinarazi dute.
KB tabernari eman diote sari nagusia, eta Zuzenentzat aipamen berezia izan da. Parte hartu duten establezimenduei eskerrak eman dizkie udalak.
Miren Taberna OKEk gaur arratsaldean jokatuko du Elorsoron, play-offak begi bistan dituztela. Futbol talde nagusiek kanpoan jokatuko dute; besteek, etxean.
Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako bi kategoriatan arituko dira Oiartzungo pilotariak. Beste finalerdietako partida, Pilotaren Txokoarenean.
Zortzi bikote arituko dira nor baino nor Antxoko pilotalekuan martxoaren 1ean (igandea) 11:00etatik aurrera. Sartzeko txartelak doan banatuko dituzte plaza guztiak bete arte.
Koldo Izagirrek bere liburu berriena aurkeztuko du gaur arratsaldean, Alaia Martin eta Oihana Iguaranekin, bertsolarien eskulturetan oinarritutakoa.
Museoak ezagutarazteko neurria da. Bateko sarrera ordainduz gero, beste bosteko sarreretan prezio murriztua izateko aukera dago.