Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Joxe Juan Esnaola: "Oiarperen arrakasta izan da bakoitzak bere lana egin duela"

Oiartzun
Kirola

Pasa den udaran utzi zion Oiarpeko haurrei entrenatzeari. Klubaren sorreratik aritu izan da jardun horretan, eta taldearen ibilbideari errepasoa eman dio, baita bereari ere.

joxe juan esnaola 2 Joxe Juan Esnaola (Oiartzun, 1958).
2020/02/28
Erik Gartzia Erik Gartzia

Pasa den udan utzi zenion Oiarpe entrenatzeari. Pilotarako har hori daukazu?
Momentuz ez. Gustatzen zait, pilota segitzen dut. Familiako arazoak izan ditut, eta neroni ere operatuta nago. Pentsatzen dut hemendik denbora puska batera etorriko dela mono hori. Hori seguru.

Oiarpe 2003an sortu zenetik zaude entrenatzaile moduan. Nola gogoratzen duzu sorrera hura?
Girizian lantzen zen eskupilota, baina pixka bat zabartua geratu zen. Geratzen zen pilota eskola bakarra ikastolak-eta ematen zutena zen. Aurrerapauso bat eman behar zen, eta gurasoek segida bat eman nahi zioten, federatuetan, eta hori egiteko talde bat sortu beharra zegoen: Oiarpe.

Nolakoa izan zen kluba zerotik hastea?
Gogorra, oso gogorra. Baina nik baino gehiago, guraso talde horrek antolatu zuen dena: ordezkari izatea, zuzendaritza, udalarekin hitz egin… Kristoren lana egin zuten.

Hamalau urteko mutilak ziren zaharrenak, eta Añorgara joan eta bueltatu ziren bi bazeuden. Zaharxeagoak ziren haiek. Urtetik urtera osatuz joan zen, eta kategoria guztietan lortu genuen taldea. Ehun eta gehiago mutiko elkartzen genituen, zazpi urtetatik hasita. Pozgarria zen.

Horren arrakasta zen bakoitzak bere lana zeukala: ordezkariak, ordezkaritzan; zuzendaritzakoak, zuzendaritza lanetan; kantxan guk agintzen genuen… Lana oso banatua zegoen. Kexarik baldin bazen, elkartu eta hitz egiten genuen. Enpresa gisa ondo funtzionatzen genuen!

2007an 140tik gora haur zeuden Oiarpen…
Bai. Kantitatetik ateratzen da kalitatea, argi dago. Helburua zen haurrek pilotan jokatzea; onak edo txarrak, denak pilotariak dira. Bi neska izan genituen; gehiago ez ziren ausartu nonbait. Ateak zabalik zeuden, guk ez genion inori ezetz esaten. Kontua da guk eskua bakarrik erabiltzen genuela. Erreminta nahi zuenak, beste toki batzuetara joan behar zuen.
Zerotik hasi zineten, baina 2010 inguruan iritsi zineten gailurrera: herri arteko txapelketa irabazi zenuten behin, eta beste bitan izan zineten finalista…

Estoldatik burua atera genuen orduan… Auzo bateko txapelketa irabazten genuenean, ikaragarria zen guretzat, eta pixkanaka gora egin genuen.
Ordura arte, Oiartzun herri artekoan urrutien iritsi zena neronek jokatzen nuen garaietan zen. Urte asko dira. Finalaurrekoetara iritsi ginen, nahiz eta talde polita genuen eta azkoitiarrei estutu genien.

Kristoren poza izan zen. Klubeko pilotariak zeuden arren, gu Oiartzun ginen. Klubaren izena eta herriaren izena apartatu egin behar ziren. Herri artekoan oiartzuarrek parte hartzen dute, nahiz eta gero Errenterian jokatu. Uste dut herri guztia poztu zela hiru finalekin.

«Afizioagatik egin behar duzu. Lan egin, eta zure poltsikotik dirua jarri»

Arraroa al da ordura arte herri hain pilotazale bat finalera ez iristea?
Ez zen erraza. Jende ona egon da hemen: Mendizabal, Azpiroz… Denak izendatzea zaila da. Besteak kristoren taldeak izaten ziren. Urte batean tanto batengatik ez ginen finalera iritsi. Orain ez dago hainbesteko mailarik. Enpresek oso gazte eramaten dituzte: 18 urterekin pixka bat ateratzen dena kentzen diote klubari. Eta hori ez zait batere ongi iruditzen. Herrietan lana egin, eta baratze horretatik enpresek eramaten dituzte, hutsaren truke.

Blindaje bat egon beharko litzateke?
Ez dakit blindaje bat, baina bai zerbait. Lehen, enpresek, jaialdi bat dohainik antolatzen zuten, eta sarrerako dirua federazioentzako izaten zen. Kluben artean banatzen zuten dirua. Ez zen asko, baina zerbait bazen. Orain zer banatzen dute? Ezer ere ez.

joxe juan esnaola 3Nire kasuan, debutatu nuenean, enpresak federazioari eman zion dirua, eta gero klubari ematen zioten. Orain, pilota gutxi batzuk, eta asko erabilitakoak [barre egin du]. Federazioek ez dute indarrik enpresen aurka. Enpresak konturatu behar dira nondik datozen pilotariak.
Orain hasi dira pilota eskolekin, 14 urteko haurrekin. Urte horrekin ikusten da ongi datorrela. Hartu 7-8 urtekoak… Zailagoa da hori.
Eskerrak udalek-eta laguntzen duten. Guk zortea izan dugu, eta asko laguntzen gaituzte. Beste herri batzuetan gutxiago laguntzen diete, eta moldatzen dira ahal duten bezala. Gastu handiak daude pilotan. Zenbat eta gorago, orduan eta gastu handiagoa.

Afizioagatik egin behar duzu. Lan egin, eta zure poltsikotik dirua jarri. Besterik ez dago. Kotxean ibiltzen zara alde batetik bestera, mutikoek cocacola bat ogitartekoarekin eskatzen badute… Zer egingo duzu? Zure poltsikotik ordaindu.

Beraz, asko maitatu behar da pilota…
Irabazten dutenean duten barre murritzak gehiago balio du 100 eurok baino. Horrek ematen dizu indarra segitzeko.

Handiek irabazten dutenean ere gustua ematen du, baina txikien poza beste gauza bat da.

Oiarpetik ateratako Ander Imaz eta Andoni Ugalde profesionaletan ikusteak zer suposatzen du zuentzat?
Txikientzako zein Oiartzungo pilota munduarentzako ona da. Badute nora begiratu; inor ez bada, gehiago zapuzten da. Horiek ikusita, gehiago engantxatzen du. Hainbeste afiziorik ez duen haur batek ikusiko du oiartzuar bat goi mailan.

Ugalderi, zorte txarrez, ez zioten kontratua berritu. Pena handia dut, hura egin duena baino gehiago da. Horren azkar etxera bidaltzea ez dago ongi, nire ustez. Bi urte pasatuta, oraindik ez dago eginda. Gure garaian hori hobea zen, behintzat: urte franko pasa eta gero, aukera bazenuen Lehen Mailara iristen zinen. Baina bi urte pasa eta hilean partida bat jokatuta… gutxiago.

Gaur egunera bueltatuta, nola ikusten duzu Oiartzungo pilotaren mundua? Esan duzu Imaz eredu izan daitekeela…
Oiarpek onartu ez zuen barrera bat zegoen. Gure esku ez zegoen. Guk 7 urterekin hartzen genituen haurrak. 12 urtera arte, eskola artekoak jokatzen zituzten, ikastetxeen izenean. Jarri zituzten hiru hilabete eskuz, beste hiru hilabete xisteraz eta beste hiru, palaz. Derrigorrez.

Gu ez ginen ados horrekin. Oinarria, beste gauzak ikasteko, beti eskua izan da. Alderantziz ez dut inoiz ikusi. Eskuarekin hasi eta gero erabakitzen duzu. Arau horren arabera, 12 urtera arte txandakatuz egon behar duzu, eta frontoian ordu gutxi ibilita iristen dira. Ikas dezake, baina… Oiartzunen bakarrik dago hori.

Ongi iruditzen zait hiru modalitatetan probatzea, baina haurrak aukera dezala. Segur aski palara joko dute, min gutxiago egiten duelako. Igual horregatik daude haur gutxiago…

Baina tira, pilotariak egon, badaude.
Zikloak izaten dira. Urtero ez dira 140 pilotari arituko. Orain 30-40 bat badaude, eta segituz gero, atzetik etorriko dira. Txarra da ezer ere ez izatea, orduan berrikotik hasi beharko dira.

“Beste lanpostu bat izanda ere, posible zenuen pilotan aritu”

Profesionala izan zinen 1980ko hamarkadan. Asko aldatu da pilota zuen garaietatik.
Orain erabiltzen dituzten pilotak ikusita… hori abiadura! Dena erabat aldatu da urte gutxian. Atzelariek airez jokatu behar dute. Prestakuntzarako ere guk ez genuen inor…

«Irabazten duteneko barre murritzak 100 euro baino gehiago balio ditu»

Txuletak janda, beste askok esaten duten bezala?
Dirua baldin bazegoen bai! [barre egin du]. Mendian korri pixka bat egin, eta gutxi gorabehera. Masajista ordaindu egin behar zenuen, eta entrenatzeko pilota zuk erosi behar zenuen. Enpresak pilota bat uzterako… milagroa! Frontoia alokatu behar zenuen, zure kontura. Horri profesionala deitzen zioten!

Bizitzeko ateratzen al zenuten?
Ez pentsa. Partida gehiago bazeuden, bai. Orduan beste lanpostu bat izanda ere, posible zenuen lan eta pilotan egin. Gaur egunean ez.
Lehen asteko egun guztietan profesionalen jaialdia zegoen. Txapelketa izan gabe ere, frontoiak bete egiten ziren. Partida asko jokatuta ateratzen zen dirua. Lehen Mailakoek bai, baina Bigarren Mailan-eta ibiltzen ginenok… Ba! Gizarte Segurantzarik ez zegoen, kotizaziorik ez zegoen… Profesionala izena bakarrik zen.

Bigarren Mailan irabazi zenuen txapela, 1983an. Gero Lehen Mailara.
Martin Alustizari irabazi nion txapela, eta 1984an primeran jokatu nuen. Lehenengo partidan Joxean Tolosa tokatu zitzaidan, Tolosan. 16an galdu nuen. 1985ean pneumonia tokatu zitzaidan, eta ez nuen jokatu.
1986an kristoren txapuza egin zuten enpresek. Lehenengo Maila, Lehenengo B Maila eta Bigarren Maila antolatu zituzten. Beraiek nahi zuten moduan jarri zituzten pilotariak, eta serie-buruekin eta abar. Serie-buru bezala jarri zituzten Bigarren Mailako txapelak irabaztea iritsi ez zen jendea.

Nik Lehenengo Mailan jokatu nuen, eta Lehenengo B Mailan sartu ninduten. Ika-mika izan nuen, eta ez nuen inoiz gehiago txapelketatik jokatu. Fuera! ‘Esnaola desertor’ esaten zuten. Profesionaletan jokatzen jarraitu nuen, hori bai. Emazteari esan nion: enpresatik deitzen badute, esan oporretara joan naizela. Ordurako bazekiten nire iritzia, ez zegoen eskubiderik. Play-off bat edo zerbait egin behar zuten, kirolariak pozik egoteko. Bakoitzaren merituak hartu behar ziren kontuan. Behatza jarrita… Haizea hartzera bidali nituen.

Gure enpresaren (Empresas Unidas) frontoi industrialetan —jaialdi ofizialak jokatzen ziren tokietan— jokatzen jarraitu nuen: Logroño, Gasteiz, Bergara, Eibar, eta Donostia. Udan, edozein herritako jaialditan, 1990era arte. Baina gero jarraitu nuen…

«Txarra da pilotaririk ez izatea. Orduan berritik hasi
behar baitzara»

Non?
Hamar bat urte egon nintzen Salamanca, Soria, Avila, Madril, Guadalajara eta horrelako tokietan jokatzen. Partida pila bat jokatu nituen, herniak eman zidan arte. Kristoren zaletasuna zegoen han.

joxe juan esnaolaAbuztu batean 23 partida jokatzera iritsi nintzen… EiTBn egiten nuen lan, zaindari bezala. 06:00etan hasi lanean, 14:00etan bukatu, zerbait jan, Salamancara joan eta bueltatu. Hiru egun jarraian egin nuen hura, eta laugarrenean koltxoia amortizatu nuen. Egun batean gehien jokatutako partidak hiru izan ziren.

Eskuak puztuta bukatuko zenuen, ezta?
Ez pentsa. Herrietako festak ziren, eta jolasa izaten zen gehiago. Ez zen komeni partidak gogorrak izatea. Beti partidak 21na bukatzen ziren, nahi gabe [barreak].

Han bizi zinen? Ala nola egiten zenuen?
Zirkuituak egiten genituen gure artean, eta moldatzen ginen. Baina gaizki tokatzen bazen, Salamancara egunean bertan joan eta etorri egin behar zen. Burgosera iritsita, behin etxean bezala sentitzen zinen. Abuztu hartan 3.000 kilometro egin nituen.

Errioxarrek ASPER (Asociacion de Pelotaris Riojanos) sortu zuten, eta batzuk sartu ginenean, r-a kendu zioten. Izen berarekin, Javier Salaverri eta beste batzuek sortu zuten enpresa, 1998an. Esan zidaten pilotari izateko, baina nuen adinarekin [40 urte]… Hor bukatu zen.

Azken berriak

Azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
maiatza 2022
  • maiatza 2022
  • apirila 2022
  • martxoa 2022
  • otsaila 2022
  • urtarrila 2022
  • abendua 2021
  • azaroa 2021
  • urria 2021
  • iraila 2021
  • abuztua 2021
  • uztaila 2021
  • ekaina 2021
  • maiatza 2021
  • apirila 2021
  • martxoa 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28      
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Gureak enpresako langile bat hil da, bihotzekoak jota

2022/05/20
Errenteria-Orereta
2

[Bideoa] Sutea Migel Zabaleta kaleko etxebizitza batean

2022/05/21
Errenteria-Orereta
3

Pasaiako etxez etxeko zerbitzuko langileak greba mugagabean hasiko dira

2022/05/19
Pasaia
4

[Bideoa eta galeria] Gipuzkoa Dantzan, Illunberen 50. urteurrenean

2022/05/21
Pasaia
5

[Galeria] Meipiko Jai Batzordea: "Gure aurreikuspenak nabarmen gainditu dira"

2022/05/20
Pasaia
Azken berriak

Azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.