oiartzun plenoa abendua 2020

Garai gorabeheratsuko aurrekontua onartu dute, aho batez

Egoeraren segurtasun ezak baldintzatutako aurrekontuak onartu dituzte. Ia 18 milioi eurokoak izango dira, aurtengoa baino %1,8 gehiago.

uhinak bekak

Onintza Etxebestek eta Irati Mogollonek 'Uhinak' beka bana lortu dute

Iratzar fundazioaren bekak jasoko dituzte. Mogollonek Covid-19a eta lan baldintzak ikertuko ditu; Etxebestek, euskal identitatean arteak duen pisua.

[Galeria] Hasi da kolorea hartzen San Pedroko jolasgunea

San Pedroko haurrek gaur goizean ekin diote lehen faseari. Nexgraffen laguntzaz, parkea izango den lursaileko paretak margotzen hasi dira.

Protesta egin dute Carrefour supermerkatuaren atarian.

Lan baldintzak salatu ditu Carrefour supermerkatuko enpresa batzordeak

'Esentzialak gara' lemapean hamarnaka langile elkarretaratu dira gaur goizean enpresak Oiartzunen duen merkatalgunearen atarian.

Mari Domingik eta Baltasarrek Pasaiako etxebizitzak bisitatuko dituztela berretsi dute bideoan.

[Bideoa] Mari Domingik eta Baltasarrek mezua helarazi diete Pasaiako haurrei

Errege Magoak eta Olentzero Pasaiara eramango dituzten opariak prestatzen ari direla baieztatu dute Mari Domingik eta Baltasarrek bideoan.

Andoni Lizarralde, Oiartzungo Itturri Merkatarien Elkarteko presidentea

"Amazonek komertzio txikiak lurperatzen ditu"

Andoni Lizarraldek uste du jendea kontzientziatzea dela gakoa, Amazon bezalako erraldoiek komertzio txikiak suntsi ez ditzaten. Oiartzungo tokian tokiko merkataritza bultzatzea ezinbestekotzat du.

joanes etxera

Presoen auziari konponbidean bidea izateko zitak jarri ditu Sarek

Datozen egunetarako lau hitzordu jarri dituzte, datorren asteburuan hasita. Joanes Larretxea euskal herriratzea eskatuko dute igandean.

Sanmarkoseneko egoiliar bat hil da COVID-19arekin

Une honetan 26 egoiliar daude  COVID-19arekin kutsatuta egoitza horretan.

Ziztatzen jarraitzen du Eztenak

Doan da emanaldia, 19:00etan, eta ezinbestekoa da gonbidapena eskuratzea, bibe plataformaren bidez, edota Niessen Kulturguneko harreran, edo takilan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

Antxoko Auzo Elkartea: "Zure kakak denok ikusten ditugu"

Herriko elkarteak kontzientziazio kanpaina abiatu du 'AntxoTxukun' lemapean, barrutiko hainbat puntutan azken aldian egon diren zabor pilaketengatik.

Trintxerpeko Jai Batzordeak udalaren babes "irrigarria" salatu du

Taldekideek euren ezinegona adierazi dute Pasaiako Udalak Olentzero, Maridomingi eta Errege Magoei herrian harrera egitea ez baimendu izanagatik.

Beste bi COVID-19 positibo Sanmarkosenen

28 egoiliar daude COVID-19ak kutsatuta Beraungo adinekoen egoitza horretan.

Abaraxka Ibiltariarekin, dozena erdi plan Gabonetarako

Larunbatean kontzertu didaktikoa egingo dute. Datorren asterako hiru proposamen dituzte, eta hurrengorako, bi.

Adinekoen zaintzaren gaineko hitzaldia, astelehenean

Adinekoen zaintzaren gaineko errealitatea, zaintzaren egoera jarriko dute mahai gainean hitzaldi horretan, pertsona erdigunean jarrita.

Atzoko COVID-19 positiboak, Errenteria-Oreretan eta Pasaian

Errenteria-Oreretan hamabi positibo gehiago atzeman zituzten atzo, eta bost Pasaian. Lezon eta Oiartzunen, zero kutsatu.

Erregeen desfilea

Errege Magoek ere harrera egingo diete haurrei

Hilaren 26an zabalduko dute hitzorduak hartzeko epea, Kultur Malutak web orrian egin behar da.

Azkenean arnasa hartu dute

Donibane kaleko zuhaitzentzat errespetua eskatu zuten hilaren hasieran.

Astekari berriaren zozketa

Diseinu berriaren aro berria irakurleekin konpartitu nahi du OARSO BIDASOKO HITZAK.

Euskaparate lehiaketak baditu irabazleak

Euskaraldiaren harira antolatutako erakusleihoen lehiaketak baditu irabazleak. Sari nagusia Oiartzungo El Paso saltokiak irabazi du.

Urtarrilean itzuliko da OARSO BIDASOKO HITZA

OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioak atsedena hartuko du.

Gehiago