olentzero mari domingi

[Bideoa] Olentzero eta Mari Domingik mezua dute oiartzuarrentzat

Eskutitzak azken momentura arte jasoko dituztela jakinarazi dute, baina ez plazan bertan. Opariak egongo direla ziurtatu dute.

Zintzilik Irratiaren zozketatzarrak baditu irabazleak

Hiru sari banatu ditu irrati libreak. Honakoak zenbaki irabazleak: 1.044; 0345; eta 1.445.

oiartzun reala 2020

Oiartzunek ezin izan du Karla Lekuonan liderra azpiratu

Oiartzuarrak hobeto jokatzen hasi dira, baina sareetako biderik aurkitu gabe. Ebakuntza jasan behar izan duten hiru jokalariei animoak eman dizkiete.

Presoen aldeko Gabonetako ekimena antolatu du Sare Herritarrak

Hilaren 26an, larunbata, egin du hitzordua Sarek 17:30ean Agirre Lehendakariaren plazan.

MAIKA MARTIN, ERRENKOALDE ELKARTEKO PRESIDENTEA

[Elkarrizketa] «Jendearen sentsibilizazioa ezinbestekoa da aurrera egin ahal izateko»

Errenteria-Orereta Oarsoaldeko udalerri handiena izatea lagungarri dela onartu du Errenkoaldeko buruak, horrek inguruko bezeroak ekartzen dituelako, baina merkataritzaren egoera dela-eta kezkatuta dago.

COVID egoerara egokituta dator Gabon Abesti Sariketa

Ez da ohikoa izango, baina ez du hutsik egingo. Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, Gabon Abesti Sariketa birtuala egingo dute aurten, bere 74. urteurrenean.

Juanma Perez. Laurak Bat merkatarien elkarteko presidentea.

«Udalak erraztasunak eman behar ditu negozioak irekitzeko garaian»

Pasaiako barrutietan merkataritzaren egoera oso ezberdina dela zehaztu du Laurak Bat-eko presidenteak. Sektorea egiten ari den ahalegina nabarmendu du, eta pasaitarrak herrian erostera animatu ditu.

EDURNE MITXEO, LEZOKOAK ELKARTEKO KIDEA

«Nola egin diezaioke aurre familia batek bizitzari, diru sarrerarik ez badu?»

Merkatarien elkarte berria sortu dute Lezon, Lezokoak. Mitxeo, herriko egoeraren balorazio bat egitera animatu den horietakoa da, baina beti beste kideen iritziak jasota.

abaraxka kamiseta

Kamisetak egingo dituzte bihar, Abaraxka Ibiltarian

Norberak bere kamiseta eraman beharko du Abaraxka Ibiltariak antolatutako tailerrera.

Euskara eta parekidetasuna oinarri dituen aisialdia helburu

Jolasaren garrantziaz jabetuta, hainbat irizpide kontuan hartzea ezinbestekoa dela uste du udalak, ez soilik jostailuak erosteko garaian, baita jolasari daukan garrantzia emateko unean ere.

Olentzero eta Mari Domingi ez dira Antxoko azokan izango

Alkartasuna Dantza Taldeak herriko azokan datorren ostegunerako (hilak 24) antolatutako topaketa bertan behera gelditu da.

ehuntze

Ehuntzek sormenari ateak ireki dizkio

Sormen espazioan ate irekien jardunaldiak egiten ari dira egunotan, etzi goizera arte. Hainbat sortzaileren lana aurki daiteke

plenoa oiartzun uztaila 2020

Abenduaren dagokion plenoa gaur izango da

2021eko udal aurrekontuari hasierako onarpena emango diote gaur. Merkatari eta ostalarientzako laguntza ere aztertuko dute.

'12cm' erakusketak mende laurdena beteko du aurten

Parte hartzaileen obrak ikusgai izango dira hilaren 26tik aurrera, San Pedroko Udal Aretoan. Asteartetik larunbatera egongo da zabalik.

Albaolak Gabonetarako erronka jo die familiei

Eskulanak egiteko koadernoa sortu du Albaolak. Bertan azaltzen diren itsas korapiloak egin eta sare sozialetan partekatzen dituenak saria izango du.

San Pedroko frontoiaren atzealdeak estalkia izango du datorren urtean

Udalak iragarri du herriko frontoiaren atzealdean dagoen zonaldea estaltzeko lanak, Proisa eraikina zegoen lekua, hain zuzen, 2021. urtean amaituko direla.

Gabonetako kontzertu birtuala prestatu du EMKE Bandak

Errepertorio polit eta goxoa osatu dutela hitz eman dute, eta ostegunean baieztatu ahalko da hala den, hilaren 24an 12:30ean beren web orriaren bidez emango baitute kontzertua.

andramari
Gehiago