Euskara eta parekidetasuna oinarri dituen aisialdia helburu
Jolasaren garrantziaz jabetuta, hainbat irizpide kontuan hartzea ezinbestekoa dela uste du udalak, ez soilik jostailuak erosteko garaian, baita jolasari daukan garrantzia emateko unean ere.
Jolasaren garrantziaz jabetuta, hainbat irizpide kontuan hartzea ezinbestekoa dela uste du udalak, ez soilik jostailuak erosteko garaian, baita jolasari daukan garrantzia emateko unean ere. Jolasak esan nahi berezia hartzen du haurra pertsona sozial gisa hazteko eta hezteko garaian.
Horren harira, eta neguko oporren testuinguruan, Jolasa, balioen solasa dekalogoa eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak osatu duen euskarazko produktuen katalogoa aintzat hartzeko eskatu die herritarrei opariak erosteko unean. Lehenak, jostailu anitzak, ez sexistak eta ez belizistak sustatzen ditu, eta horiek aukeratzeko irizpideak lantzen ditu: berdintasuna, errespetua, lankidetza eta talde lana moduko balioak eta jokabideak indartzea, hain zuzen ere.
Oarsoaldeko Euskara Batzordearen katalogora, berriz, 0-16 urte arteko haur eta gazteei begirako produktuak bildu dituzte: filmak, liburuak, aldizkariak, musika, informatika, jostailuak, jokoak eta web orrialdeak, guztiak euskarazkoak.