Norberak bere kamiseta eraman beharko du Abaraxka Ibiltariak antolatutako tailerrera.
Abaraxka Ibiltariak bere bidea egiten jarraitzen du. Gaur mendian buelta bat eman dute, eta bihar ludotekan geratuko dira.
16:30etik aurrera, kamisetak sortzen arituko dira. Bakoitzak berea eraman beharko du. Edukiera mugatua denez, aldez aurretik Whatsapp mezu bat bidali beharko da 645 00 54 96 telefono zenbakira.