Abenduaren dagokion plenoa gaur izango da
2021eko udal aurrekontuari hasierako onarpena emango diote gaur. Merkatari eta ostalarientzako laguntza ere aztertuko dute.
Gaur arratsaldean egingo du Oiartzungo Udalbatzak abenduko ohiko plenoa egingo du. Hamabost puntuko gai zerrenda izango dute aztergai 19:00etatik aurrera.
Puntu garrantzitsuena 2021ko udal aurrekontua izango da. Horrez gain, merkatari eta ostalariei bideratutako laguntzen bigarren deialdia izango dute mahai gainean.
Hemen ikus daiteke gai zerrenda osoa.