Albaolak Gabonetarako erronka jo die familiei

Eskulanak egiteko koadernoa sortu du Albaolak. Bertan azaltzen diren itsas korapiloak egin eta sare sozialetan partekatzen dituenak saria izango du.

Etxeko txikientzako liburuxka sortu du Albaolak.

Albaola Itsas Kultur Faktoriak ontzigintza etxeetara helaraziko die pasaitarrei Gabon hauetan, familiak nabigazioaren unibertsoan murgiltzeko koadernoa sortu baitu. Liburuxkan hainbat eskulan proposatu ditu Albaolak, eta itsas korapiloen irudiak sare sozialetan partekatzeko erronka jo die herritarrei.

Facebook nahiz Twitterreko kontuetara sorkuntzak igo, Albaolari aipamena egin eta beste bi lagun etiketatzen dituenak, saria izango du faktoriara bertaratzen den hurrengo aldian. Hona hemen itsas korapiloak egiteko gomendatu dituzten bi bideo:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.