[Galeria] Irlanda ezagutzeko aukera, Bixi-Bixirekin
Aurtengo Gora Herriak! jardunaldiak bukatutzat eman ditu Donibaneko elkarteak gaurko ekitaldiarekin. Ospakizunak azken ordura arte luzatu dira Meipiko plazan.
[Erreportajea] Pentsio duinak aldarrikatuz
Gutxieneko pentsio duinak aldarrikatzeko bizikleta martxa astelehenean abiatu zen Donostiatik. Irunera hilaren 24an iritsiko da, eta handik Oarsoalderako bidea hartuko du.
Errenteriarrek azken erailketa matxista salatu dute kalean
Mugimendu Feministak estrukturala den arazoari irtenbidea emateko, eta eraldaketa soziala burutzea eskatu du egin berri duen kontzentrazioan.
Errenteriako Udalak Barakaldoko erailketa matxista gaitzetsi du
Adierazpen instituzionala onartu du udalak, eta herritarrei deia egin die Mugimendu Feministak antolatu duen mobilizaziora joateko.
Hibaikak traineruak aurkeztu ditu
Arraun klubak emakumezkoen eta gizonezkoen ontziak aurkeztu ditu zaleez beteriko Gamon Zumardian. Bide batez, aurtengo aitabitxi eta amabitxia ezagutarazi ditu.
Tolosaldeko biraren 5. etapa antolatu du Urdaburuk
Ibilaldia Bedaiotik Gaintzara izango da, eta sei ordu eta erdiko iraupena izango du. Irteera goizean izango da, eta bukatzean Errenteriara bueltatuko dira.
XII. Muxiko eguna ospatuko dute igandean
Errenteria-Oreretako kaleek muxikoak hartuko dituzte hurrengo igandean, hilak 12, goizeko 12:00etan Herriko Enparantzan.
LGTBI+ kolektiboaren errepresioa salatzeko filma, Niessenen
'Tengo miedo torero' film txiletarra bihar emitituko dute Niessen Aretoan arratsaldeko 19:30ean.
Ehuntze lana plazara aterako du Emakumeen Etxeak
Hitzordua hilaren 11an, larunbata, ezarri dute, 10:0etatik 13:00etara. Emakumeek Zumardia hartuko dute urteetan zehar isilpean egindako lana ezkutua erakusteko asmoz.
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, fase erabakigarrian
Errenteriako Udalak HAPOa berritzeko irizpideak, helburuak eta konponbide orokorrak onartu ditu.
'The disaster artist' filma Niessenen
Filma bihar, hilak 14, ikus ahal izango da Errenteria-Oreretako Niessen zinema-aretoetan 19:30ean.
Udalak eta Aranzadik enara-habiak erroldatu nahi dituzte
Herritarren kolaborazioa eskatzen dute horretarako, eta iniziatibaren berri emateko bilera deitu dute.
Madalenetako programak ez du publizitaterik izango
Bizi Errenteria markaren bitartez udalerriko komertzioen bisibilizazioa lortu denez, ez dute beharrezkoa ikusten publizitaterik.
Atlas 2.0. musikal parte hartzailea eskainiko dute
Kontari-Landarbasok antolatu du kontzertua. Igandean, hilak 12, izango da, arratsaldeko 18:30ean Fatimako Elizan.
Pilota partidetako emaitzak
Egoitz Perezek Ekialdeko torneoa irabazi du. Errenteriako taldeak bere aldetik herri arteko Txapelketako Paleta eta Pala motzeko finalerditako joaneko partidak galdu ditu.
'Hizkien alde. Manifestua' tailerra Lekuonan
Ekintza doakoa izango da eta aldez aurretik eman behar da izena. Hilaren 11ean, larunbata, egingo da.
Ongarriztaketa tailerra Furgobaratzaren eskutik
Furgobaratza Errenteria-Oreretako Baratze Parkean egongo da ekainaren 7an, 18:00etatik 19:30era.
PSE-EE larrituta agertu da merkataritzaren gainbeheragatik
Errenterian 424 komertzio existitzen ziren 2017an. Sozialisten arabera gaur egun komertzioen kopurua ez da 350ra heltzen. Joerari buelta emateko beharra azpimarratu du talde sozialistak.
Sare sozialetan presentzia hobetzeko ikastaroak
Ikastaroak merkatarientzat eta ostalarientzat zuzenduak daude, eta Pasaiako Laurak Bat Merkatarien Elkarteak antolatu ditu.
Aldaketak zirkulazioan Itsas Festibalean
Mugikortasunean egongo diren aldaketek Donibane, San Pedro eta Trintxerpe barrutietan izango dute eragina. Pasaiako Udalak garraio publikoa lehenestea eskatu du.