LGTBI+ kolektiboaren errepresioa salatzeko filma, Niessenen
'Tengo miedo torero' film txiletarra bihar emitituko dute Niessen Aretoan arratsaldeko 19:30ean.
Francisaldiaren jardueren esparruan Errenteria-Oreretan eraildako Vicente Vadillo trabestia gogoratu nahi dute. Horretarako, Tengo miedo torero film txiletarra emitituko dute Niessen Kulturgunean. Filmak Txileko diktadurapean kolektiboaren aurka egondako errepresio orokorra salatzen du.
Emanaldia bihar izango da (asteartea) 19:30ean, Errenteria-Oreretako Niessen zinema-aretoetan. Interesdunek hiru bide dituzte sarrerak eskuratzeko. Batetik, badute hemen klik egitea; bestetik, badago Lekuona Fabrikan erostea. Azkenik, Kulturguneko lehiatilan saioaren ordubete lehenago erosteko aukera ere badago.