Errenteriako Udalak Barakaldoko erailketa matxista gaitzetsi du

Adierazpen instituzionala onartu du udalak, eta herritarrei deia egin die Mugimendu Feministak antolatu duen mobilizaziora joateko.

Beste indarkeria matxista salatzeko kontzentrazioa, Errenteria-Oreretan.

Errenteria-Oreretako lau udal talde politikoek bat egin dute Barakaldon jazotako erailketa matxista salatzeko. Hori dela eta, adierazpen instituzionala adostu dute lau indarrek, eta lau puntuez osatutako testua argitaratu dute:

  • Udalak Barakaldon gertatutako erailketa matxista gaitzetsi eta eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi du.
  • Erakunde gisa lanean jarraitu du udalak, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi daitezen.
  • Biktimaren senideei elkartasunik beroena adierazi diote.
  • Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak gaur, ekainak 13, arratsaldeko 19:00etan Niessen-en deitu duen mobilizazioarekin, eta herritarrei dei egiten die bertan parte hartzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.