[Galeria] Bateragune auzian epaitutako bost lagunek herritarren babesa dute
'Demokrazia' lelopean elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Oarsoaldeko lau udalerrietan.
Oarsoaldeko lau udalerrietako udaletxeetan mobilizazio berbera errepikatu dute gaur eguerdian. Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakia salatu dute dozenaka herritarrek. Eguerdian bildu dira udaletxeen parean Demokrazia lelopean.
Joan den astean jakinarazi zuen Auzitegi Gorenak auzia berriro egitea erabaki zuela, aho batez. Horren arabera, berriro epaituko dituzte Sonia Jacinto oreretarra, eta beste lau lagunak: Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez.
Ondorengoak dira lau udalerrietan ateratako argazkiak: