"Demokrazia" aldarrikatuko dute bihar, 'Bateragune'-koekin elkartasunez
Elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian. Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Rafa Diez berriro epaituko dituzte.
Espainiako Auzitegi Goreneko bigarren salak erabaki du Bateragune izenarekin ezagutzen den auzia berriro errepikatzea. Modu horretan, Espainiako Auzitegi Nazionalak berriro epaituko ditu Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez. Estrasburgo epaitegiak baliogabe utzi zuen Auzitegi Nazionalaren epaia; lehenengo aldia da.
Auzitegi Nazionalak hasiera batean hamar urteko kartzela zigorra ezarri zien, baina seira jaitsi zuten ondoren. Hala ere, espetxealdi osoa bete egin behar izan zuten.
Aurrekaria izan daitekeen erabaki horrek hautsak harrotu ditu Euskal Herrian. Alderdi politiko, sindikatu eta beste hainbat eragilek mobilizazio eguna deitu dute biharko.
Oiartzunen elkarretaratzea egingo dute. 13:00etan elkartuko dira, Done Eztebe plazan. “Demokrazia” aldarrikatuko duen pankartaren atzean jartzera deitu dituzte Oiartzungo herritarrak.