Ehuntzek sormenari ateak ireki dizkio
Sormen espazioan ate irekien jardunaldiak egiten ari dira egunotan, etzi goizera arte. Hainbat sortzaileren lana aurki daiteke
Ehuntze sormen espazioa ate irekien jardunaldiak egiten ari da, atzotik. Ostegun eguerdira arte, hainbat sortzaileren lanak aurki daitezke bertan.
Honakoa artisauen lanak erosi edota oparitzeko aukera egongo da: Lu Emem kortsegileak; Belen Morenoren artelanak; Marodiren arropak; Lore Gorriren tote bag eta konpresak; Xare Sorkuntzak-en poltsa, nezeser eta turbanteak; Oiartzungo Ihotik karta jokoa; Ganbila saileko zein EHAZEren antzerki liburuak…
Goizetan 11:00etatik 13:30era bitartean egongo da irekita, eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara. Hilaren 24ko arratsaldean itxita egongo da.