Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Bitxikeriak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
Sartu

[Erreportajea] Ihoteek markatutako kartak

Oiartzun
Kultura

Abaraxka udal ludotekak 'Oiartzungo ihotik' karta jokoa sortu du. Nekane Martiarena eta Eneko Salaberriak helburuaren eta prozesuaren berri eman dute.

eneko salaberria nekane martiarena Eneko Salaberria eta Nekane Martiarena, karta jolasaren egileetako bi.
2020/12/04
Erik Gartzia Erik Gartzia

Kultur transmisioa berma dadin saiatzeko bide asko har daitezke. Oiartzunen, adibidez, ihoteen historia eta kultur ondarea karta joko baten bidez dibulgatuko dute. Oiartzungo inauteriak dira ihoteak, eta, beste gauza askorekin gertatu bezala, konfinamendu garaian piztu zen haien berri hobeto zabaltzeko ideia.

Nekane Martiarena Oiartzungo Abaraxka ludotekako kideak gogoratu duenez, “sortze prozesu ikaragarri batean” aritu ziren bi hilabete haietan. “Loraldia izan dugu ludotekan, eta bideo, jolas eta material pila bat sortu dugu. Ihoteen karta jokoarena ere orduan sortu zen, apirilaren erdialdean”.

Ideia hori, pixkanaka, forma hartzen hasi zen, eta Eneko Salaberria Dixidu diseinu grafikoko estudioko kideari hots egin zion Martiarenak, proposamena eginez. “Konfinamenduan denoi sortzaile sena atera zaigu; orain arte ezer asmatu gabe zegoenak ere asmatu du, eta egunerokoan asmatzen ari garenok gehiago egin behar izan dugu”, adierazi du Salaberriak.

Nora Velez del Burgoren laguntzarekin, Oiartzungo ihotik karta jokoa diseinatzen hasi ziren, patxadaz, zahar eta gazteei iritsarazteko, Oiartzungoak zein Euskal Herriko gainontzeko txokoetakoak, jolasari ez baitiote jarriko konfinamendu perimetralik.

“Ezinezkoa da horrelako proiektu bat aste batean egitea. Eta ez genuen erdipurdiko zerbait egin nahi, gauza txukun bat baizik”, azaldu du Salaberriak berak. Data zehatzik jarri gabe, Gabonen bueltan argitaratzea hobetsi zuten.

oiartzungo ihotik kartaKarta jokoa izateaz gain, argi zuten ihoteen historia kontatuko duen euskarri batekin osatu behar zutela sorta. Martiarenak azaldu du horregatik erabaki zutela liburuxka bat sartzea: “Erabaki genuen ihoteen historia guztiak joan behar zuela hor, eta festa hori sortu zutenekin elkartu ginen, hasierako kontuak errepasatu eta datuak biltzeko. Ahalik eta dokumenturik osatuena izan zedin nahi genuen, hori zen gakoa”.

Dokumentazio lanari beste hainbat osagai erantsi dizkiote egileek: “Mimoak eta goxotasuna. Eta, horrez gain, oso zaindua dago egin dugun lan guztia”.

Egileek adierazi dutenez, eurak oiartzuarrak direlako aukeratu dute Oiartzungo ohitura bat, baina Euskal Herriko ondareari beren ekarpena egin nahi diote karta jokoarekin. Hala azaldu du Salaberriak: “Gainerako udalerrietako kontuak dakizkigun bezala, honen berri eman nahi dugu guk. Adibidez, Zubietako [Nafarroa] iñotietara joaten gara, edo Zuberoako maskaradetara, edo Lekeitioko [Bizkaia] Antzara Egunera. Azken batean, modu batera edo bestera jaso ditugu jai horiek, eta modu polit hau bururatu zaigu gure ihoteak ezagutarazteko”.

Sorta 56 kartak osatzen dute. Oiartzungo auzo bakoitzak —zortzi dira— sei karta ditu: bere basandrea, intxixua, zomorroa, sorgina, diru eskeko figura, auzoko erreferentziazko txokoa… 48 horiei beste zortzi karta berezi batzen zaizkie: Zomorrozinkoa, Ote-gizona, festa hasierako sua eta Suzko Akerra; pertsonaia eta egoera bakoitzaren bina karta.

Auzo bakoitzak bere kolorea du, eta urdinak dira karta bereziak, hori baita Oiartzunen kolore ofiziala. Guztia noranahi eramateko kutxa bat ere sortu dute, tapa gogorrarekin.

Ilustrazioaren garrantzia

Iosu Mitxelenak egin ditu ilustrazioak. “Ilustratzaile asko ditugu Oiartzunen, eta oso onak, gainera, baina pentsatu genuen Mitxelenaren marrazteko modua egokia zela lan honetarako; emaitzan argi gelditu da hori. Pertsonaia guztiak zehatz-mehatz ilustratu ditu, diren bezalakoak”, azaldu du Salaberriak.

Ilustrazio horietan oiartzuarren aniztasuna islatu nahi izan du egileak, oreka bilatuta: amona, azal beltzarana daukan neska, poxpolin jantzitako mutikoa… Ihoteak nolakoak diren “ahalik eta modurik osatuenean” islatzen dute kartek, egileen arabera. Horrez gain, Ion Zabaleku Zapo oiartzuarrari, ihoteetan modu aktiboan parte hartu zuen herritarrari, keinua egin diote: “Duela urte eta erdi hil zen. Iturriozko intxixu gisa ateratzen zen beti, eta irudi hori erabili dugu azala ilustratzeko”, nabarmendu du Salaberriak.

oiartzungo ihotik kartaKartekin jolasteko modu bat baino gehiago egongo da aukeran. Sortzaileek hiru jokamolde jaso dituzte liburuxkan: familiak osatzekoa, bikoteak egitekoa, eta kaletarrak eta basandreak elkartzekoa. Hala ere, jokoa ez dute horretara mugatu nahi, eta jolaskideen eskuetan utziko dute zertan aritu, sormenari leku egiteko. Jolasak jolas, kultur transmisioa egitea dute helburu, euskaraz.

Herriko bi ikastetxeetan beso zabalik jaso dute karta jokoa, eta kanpoko eskariak ere jaso dituzte. Izan ere, kartetan aritzea gustuko dutenentzako ere badela ziurtatu du Martiarenak: “Batzuek ez dute erosi haurrekin jolasteko, herriko kulturaren parte dela uste dutelako baizik”.

Salgai dago

Oiartzungo ihotik karta jokoaren mila kutxatxo jarri dituzte salgai, 15 euroren truke. Abaraxka?ludotekan, Dixidu diseinu grafikoan, Elizalde herri eskolan, Haurtzaro ikastolan, Ehuntze espazioan, Intxixu AEK euskaltegian, Labore Oarson eta Oiartzun Irratian eskura daiteke. Hondarribiko Txispum zentro ludikoan ere salgai dago.

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
urtarrila 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

COVID-19: kutsatze tasa gora herri guztietan, Lezon gehienbat

2021/01/25
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2

Mentxu Alkorta Arzak hil da, trikitiaren munduan bide urratzailea

2021/01/25
Oiartzun
3

Proiektu "suntsitzaileei" aurre egitera deitu dute, berandu baino lehen

2021/01/26
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun
4

[Bideoa] Pasaiako sarrera-irteerak kontrolatzen ari da Ertzaintza

2021/01/23
Pasaia
5

[Galeria] "Biolentzia matxistaren pandemia" salatu dute

2021/01/23
Errenteria-Orereta,Oiartzun,Pasaia
  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.