Autobideko sarrera itxita, istripu batengatik

Kamioi bat gurutzatuta geratu da AP8 autobidean, Irunerako noranzkoan. Suhiltzaileak lanean ari dira ibilgailua kentzeko.

istripu ap8 [Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza].

AP8 autobidearen 12 kilometroan kamioi bat gurutzatuta geratu da Irungo noranzkoan. Ondorioz, Oiartzungo sarbidea (Bilborako noranzkoan, ordainlekua dagoen tokian) itxita geratu da. Erretentzioak daude.

Larrialdietako zerbitzuak lanean ari dira, egoera normaltasunera buelta dadin. Ez da zauriturik egon.

19:30ean ireki dute sarbidea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.