Ordainketak helbideratuta dituztenak, kobrantzak itzuli ahal izango dituzte, eta udala aurrerago saiatuko da berriro egutegian zehaztutako egunetan. Erreziboa helbideratua ez dutenek, ordainketak Zu! Arreta Zerbitzuan egin ditzakete aurrez aurreko zerbitzua berriro hasten denean, edo entitate laguntzaileetan.
Antxoko garagardoaren festa bertan behera geratu arren, antolatzaileek ekintza bereziak iragarri dituzte astebururako, jaiak bizirik jarraitzen duen seinale.
Hainbat astez edukiak bildu eta gero, Etxealditik Euskaraldira egitasmoaren harira egindako bideoa partekatu dute Pasaiako Euskaraldiko kideek.
COVID-19ak eragindako osasun larrialdia hasi zenetik egin duten moduan, oraingoan ere herritarrak eta herria zaintzera datoz, eta horretarako aisialdia eta Oreretaren ezagutza sustatzeko proposamen berria landu dute.
Lauretatik hiru, Errenteria-Oreretan izan dira, eta bestea, Pasaian. Lezon eta Oiartzunen ez da kutsatu berririk izan azken orduetan.
Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hirugarrena.
Astearte goizaldean atxilotu zuen Ertzaintzak 33 urteko gizona, garaje batetik ateratzean. Ustezko lapurreta guztiak, alarma egoeran indarrean zela gertatu dira.
Pasaiako badiarekiko ondorio larriak dituzten isuriak ohiko bihurtu direla salatu du Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak. "Utzikeria" egotzi diote Pasaiako Udalari eta Aldundiari.