22 egun positibo berririk gabe, eta aurrera
22 egun positibo berririk gabe, eta aurrera. Esan daiteke Oarsoaldean COVID-19 birusaren hedapena kontrolpean dagoela, baina tentuz ibili behar da.
Osasun Sailak koronabirusa izaten ari den eraginaren gaineko txosten berria zabaldu du gaur, atzoko 00:00etatik datuetan oinarrituta. Esan daiteke, birusaren zabalkundea eten egin dela Oarsoaldean, azken 22 egunetan ez baita PCR kasu berririk izan. Eskualdean, beraz, osasun krisia hasi zenetik 228 pertsona izan dira COVID-19 birusaren eramale azken asteetan (behean zerrenda herriz herri); horietatik gehienak jada etxean daude, senda-agiria jasota.
- Errenteria-Orereta: 126
- Pasaia: 53
- Oiartzun: 27
- Lezo: 22
Alta, gaitzagatik hamaika pertsona hil egin dira Oarsoaldean gaur arte birusagatik: sei Errenteriako Iztieta anbulatorioa osasun zentrotzat dutenak, lau Lezo-Donibane eremukoak, eta beste bat San Pedro-Trintxerpe osasun eremukoa.
HITZAk, azken asteetan egunero-egunero eman du koronabirusaren bilakaeraren datuen berri herriz herri. Jada 22 dira Oarsoaldean positibo berririk gabeko egunak. Beraz, aldaketa nabarmenik ez den bitartean, hedabide honek egunez egun datuak emateari utziko dio. Hori bai, gaitzak Oarsoaldean arlo guztietan duen eraginaren gaineko informazioa ematen jarraituko du.
Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.