Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Bideoa eta galeria] Omenaldirik onena, zahartzaro duin bat

Duintasuna kalera itzuli da gaur. Pandemiaren aurreko aldarrikapenak errepikatu dituzte, baina normaltasuna ez dela itzuli, edo ez ohikoa dela argi gelditu da.

Duintasunaren omenaldia eta elkarretaratzea gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/01

Duintasuna kalera itzuli da gaur. Pandemiaren aurreko aldarrikapenak errepikatu dituzte, baina normaltasuna ez dela itzuli, edo ez ohikoa dela argi gelditu da; parte hartzaile guztiek errespetatu dute distantzia fisikoa, eta ia guztiek zuten maskara soinean. Gaurkoa aldarrikapenerako hitzordua izan da, baina batez ere omenaldi ekitaldia. Omenaldia, COVID-19k hil dituen horien guztien omenezko ekitaldia, eta bereziki, adinekoen egoitzetan hil direnei.

11:00etan egin dute hitzordua Herriko Plazan. Hildakoak gogoan, haien senide eta hurbilekoei elkartasun osoa adierazi diete bildutakoek. Esker mezua, eta babes osoa helarazi diete, bestalde, adinekoen egoitzetan eta Etxez etxeko zerbitzuan lanean ari diren profesionalei, “zuen esfortzua eta entregarengatik, babes ekiporik gabe zuen bizia ere arriskuan jarri duzuelako behar gehien dutenak artatzeko”.

Adinekoen egoitzetan COVID-19arekin kutsatutako pertsonak baldintza prekarioetan eta bitartekorik gabe artatu dituztela salatu du, bestalde, jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, “osasun krisi honek agerian utzi du gizartean dagoen balio eta gizatasun gabezia, batez ere arlo politiko, ekonomiko eta instituzionalean. Beharrezkoa da, presazkoa, balio etiko eta sozialak berreskuratzea. Beharrezkoa da Osakidetza, etxez etxeko zerbitzua, edota menpekotasunerako zerbitzu publikoak moldatu eta indartzea. Ezinbestekoak diren zerbitzu horietan murrizketa handiak egin dituzte zerbitzu pribatuen mesederako, duela urte askotik salatzen ari garen moduan”.

Gaur Herriko plazan bildu diren adineko pertsonek, jubilatu eta pentsiodunek ez dutela ahaztuko profesional horiek erakutsi duten ausardia eta egin duten sakrifizioa esan dute, “ez dugu ate atzean botatzen utziko”.

Azalpenak eskatuko dituela ere esan du Duintasunak, “inplikatuta dauden arduradunei, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiari, gure herriko udalari, eta jakina, Eusko Jaurlaritzari. Arartekoarenera ere joko dugu, gertatutako ikertu dezan bere eskumenen barruan”.

Elkarretaratzea konpromiso batekin amaitu dute bildutakoek: “Kalitatezko osasun eta zaintza zerbitzu publikoen alde lanean jarraituko dugu, adinekoak merezi dugun duintasunarekin zainduak izan gaitezen”.

Galerian bildutako argazkiak eta bideoa Mikel Martin eta Toni  Menendezenak dira.

Duintasunak COVID-19ak hildakoak omendu ditu

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.