Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
MIGUEL ANGEL BARCENILLA LOPEZ HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Manchester Txikiak zein usain eta kolore zituen?

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hamargarrena eta azkena.

Lanera plaza, Lanera fabrikaren tximinia bat izan zenarekin, eta atzean Koldo M itxelena plaza, garai batean Esmalteria fabrika eraiki zuten eremuan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/01

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hamargarrena eta azkena.

Zein ondorio izan du horrek herrian, zein onura utzi dizkio eta zein lasta?

Bi gauza nahiko nabari gelditu dira. Egungo hirigintzari begiratzen badiogu, bi marrazki daude, alde batetik erdi-erdian dago Erdi Aroko planoa elizaren inguruko alde zaharreko zazpi kale horiek, eta beste aldetik, herri erdian dago industrializazio garaiko kaosa, garai hartako kaos urbanistikoa.

Egungo plaza batzuk industrializazio garaian fabrika handiak ziren: Musika plaza zen Paisa, Koldo Mitxelena plaza Esmalteria, Xabier Olaskoaga plaza Niessen, Agirre Lehendakariaren plaza Lino… Garaian nahiko modu kaotikoan sortu ziren hirigintza marra horiek nahiko txukun dira egun, plaza asko daude. Garaia irudikatzeko, ikusiko dugu lantegiak herri erdian zeudela. Herriaren morfologia baldintzatu dute asko lantegiek, eta batez ere Errepublika garaia arte plan urbanistikorik ez izateak.

Bestaldetik, uste dut industrializazio garaiak herriaren izaeren isla handia daukala. Herriak joera handia du elkarteak sortzeko, elkartasuna ehuntzeko, errebindikazioak mahai gainean jartzeko, eta hori, batez ere, industria garaitik dator. Hasieran ez zegoen gizarte segurantzarik, estatuaren esku hartzerik. 1880-1890ean sociedades de socorro mutuos sortu ziren, langileen artean, Olibet Galletak fabrikak, esaterako, bultzatu zuen bere langileen artean; besteetan, elkarte kulturalak edo protosindikatuek bultzatutako elkarteak sortu ziren. Horien zioa, gaixorik zegoen langile bati tarte horretan soldata erdia bermatzea, eta hiltzen zirenean familiari laguntza bat ematea zen.

Halako elkarte pila sortu ziren, eta ondoren, kontsumo kooperatibak. Aurretik kirol taldeak, aisialdi taldeak, mendira joateko taldeak, musika banda, abesbatzak. 1916an sindikatuak azaltzen dira eta greba egoeratan elkarlaguntzarako sareak sortzen dituzte.

Hau guztia industrializazioak bultzatzen du, langileriak, eta horretarako joera herriaren izaeran gelditu da. Horrek guztiak garapen handia izango du Errepublika garaian eta azken frankismo garaian, bai borrokak, bai elkartasunak. Horiek industrializazio prozesuaren ondorio direla esango nuke.

Zein usain, zein kolore zuen Manchester Txikiak?

Alde batetik hirigintza kaos hori alde batetik garbitu da, pilaketa txukundu da. Nik, agian, faltan sumatzen dut horietako fabrika bat, batez ere Fabrika Handia; 120 urteko eraikina zegoen eta faltan sumatzen dut, ez guztiak, baina bai lehenengo eraikin hori ez kontserbatu izana. Niessen bezalako eraikin bat, liburutegia edo industriari buruzko erakusketa ez edukitzea. Lino fabrika Gipuzkoako bigarren enpresa izan zen eta kontserbatuta egon zen 1973an itxi zuten arte. Une honetan Gipuzkoako eraikin industrial zaharrena litzateke, baina ez zegoen halako sentsibilitaterik mantentzeko.

Herriko izaerari buruz esan dudana, ekarpen bezala gelditu zen, une zailetatik ateratzeko joera hori, ehungintza soziala egiteko joera, elkartasuna; horiek guztiak, industrializazioaren ondorio dira nire ustez.

Usainak eta koloreak. Herri batek bakoitzaren bizipenaren arabera izango du bat edo beste. Batzuentzat, Errenteriak galleta usaina izango du, trenean heltzen zirenak hori sumatzen zutelako ziurrenik; baina bestalde, Urgoitik esan zuena dugu, erdigunean zer nolako kiratsa sumatzen zen kaleetan, taberna barrutan. Kanpotarrek oso zikina zela usain txarrekoa herria zioten.

1903an adibidez, Santa Klaratik hamar metrora baserri eremua hasten zen, horientzat ziurrenik Errenteriaren usaina mendiarena izango zen.

Industriaren usaina kearena izan zen. Industriak berez usain eta kolore txarrak ditu. Industrializazioak ehun urte bete zituenean oso grisa zen herria, gerora garbitu egin da, baina une batzuetan oso grisa izan da. 1903an kexa batzuk izan ziren Oiartzun ibaiak kiratsa botatzen zuela, zikina azaltzen zela. Momentuaren arabera, ikuspegiaren arabera, oso usain eta kolore anitza izan dezake herriak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.