Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Patxi Ruiz eta gainontzeko euskal presoen aldeko aldarria, kalean

Hogeita bost egun beteko ditu gaur gose greban Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak Murtzia II espetxean. Sustengua erakutsi diote beste behin ere, bizi duen egoera salatu, baita gainontzeko euskal presoei elkartasuna erakutsi ere Errenteria-Oreretan hamarnaka lagunek.

Patxi Ruiz euskal presoaren aldeko miobilizazioa atzo. Argazkia: Herri Erantzuna
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/04

Hogeita bost egun beteko ditu gaur gose greban Patxi Ruiz Txantreako euskal presoak Murtzia II espetxean. Sustengua erakutsi diote beste behin ere, bizi duen egoera salatu, baita gainontzeko euskal presoei elkartasuna erakutsi ere Errenteria-Oreretan hamarnaka lagunek.

Astelehenetik ostegunera 20:00etan egiten dute mobilizazioa, eta ostiraletan, 20:3oean. Mobilizazioak egiten jarraituko dute, gainera, euskal presoak borrokan jarraitzen duen bitartean Herri Erantzunak jakinarazi duenez.

25 egun bete ditu gaur Ruizek gose greban eta horietatik, lehenengo hamabiak gose eta egarri greban eman zituen Txantreakoak. Erizaindegi moduluan dago eta herenegun egin zioten mediku azterketaren arabera egonkor ditu parametro guztiak. Hala ere, 59,6 kilo pisatzen ditu une honetan Ruizek 1,80ko altuerarekin.

Pasa den hilabete hasieran gose eta egarri grebari ekin zion Ruizek. Murtzia II espetxean kartelada egiten ari ziren espetxeari COVID-19aren hedapena ekiditeko neurriak har zitzan eskatzeko. Presoek ezer gutxi egin dezakete babesteko pandemiaren aurrean, beren ziegetan itxita gelditzea erabaki dute euskal preso askok, preso gehien pilatzen diren espazioak ekiditeko. Bisita, aurrez aurreko eta prentsarik jaso gabeko agertokian, horrek beren isolamendua areagotzea suposatu du.

Ruizek eskaera zerrenda aurkeztu zuen maiatzaren 19an. Lau eskaera bildu ditu bertan euskal presoak: Urte hauetan zehar pairatu duen tratua eta, bereziki, Murtzia II-ko kartzelan jaso duena kontuan izanda, kartzelak egoera honetan duen ardura asumitzea eta bere integritate fisikoaren segurtasuna bermatzea exijitu du; Zuzendariak, medikuak eta hainbat kartzelariek presoekiko duten jarrera salatzea eta bertan behera uztea, hau da, mehatxu, jipoien eta irainen bukaera; bere borroka politikoa dela argi utzita, bera bizirik ateratzeko baldintza gisa, Euskal Herrira lekualda dezaten exijitu du, eta berarekin batera gainontzeko euskal preso politiko guztiak ere; azkenik, beste antolakunde batzuetako preso politikoak, Euskal Herrikoak ez direnak, euren bizitokietara eramatea ere eskatu du.

Patxi Ruiz euskal presoaren aldeko mobilizazioa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.