Unai Aznarren marrazkiak jantziko du gazte asanbladaren kamiseta
Kamisetak eska daitezke dagoeneko, taila aukeratuta, datozen asteetan jakinaraziko du gazte asanbladak nola ordaindu eta noiz jaso daitezkeen.
Marrazki honekin irabazi du Aznarrek lehiaketa. XX. urteurrena beteko du aurten Oreretako Gaztetxeak, eta horri begira kamiseta lehiaketa jarri zuten martxan irudirik egokiena topatu asmoz. Bada topatu dute, Unai Aznarrek bidalitako diseinuak jantziko du OGA Oreretako Gazte Asanbladaren kamiseta. Sare sozialen bidez jakinarazi du irabazlea gazte asanbladak.
Kamisetak eska daitezke dagoeneko, taila aukeratuta, datozen asteetan jakinaraziko du gazte asanbladak nola ordaindu eta noiz jaso daitezkeen.
