Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Badiak faltan sumatu ditu

Hiru aste daramate entrenatzen Pasaia Kayak-eko kideek. Sasoia hasi berri zutela iritsi zen COVID-19a, eta oraingoz, ez dute argi zein baldintzetan lehiatuko diren, ezta lehiaketarik izango denik ere.

Senior, gazte, kadete eta infantil mailakoak itzuli dira lanera. Irudian, Laura Zunzunegi palista antxotarra.
Pasaia
2020/06/05

Arrauna eta arrantza bezala, Pasaiako badiaren ikurretako batean bihurtu da piraguismoa. Azken hamarkadetan piraguek haien lekua topatu dute Pasaian traineru eta arrantzontziekin batera. Goi mailako palistak eman ditu herriak eta lorpenak ere beste kirolen pare egon dira. Historia eta ondare hori guztia Trintxerpeko Pasaia Kayak klubean gorpuzten da. Bide arrakastatsua egiten jarraitzeko prest dira.

Krisiak zer diren badakite Pasaia Kayak-en, baita horiei aurre egiten ere. Azken kolpea, nola ez, pandemiarena izan da. Birusak uretatik kanpo utzi zituen uretan egoteko premia sentitzen duten kirolariak. Piraguarik ez ikustea Pasaiako badian, egoera ezohikoa denaren seinale da. Aurredenboraldia amaitu zutela, ezustekoan iritsi ziren COVID-19a, alarma egoera eta konfinamendua. «Denboraldi batetik bestera geldituta egoten garen denboraren bikoitza eman dugu entrenatu gabe», esan du Iñigo Lois palistak. 60 egun baino gehiago eman ditu klubak itxita. Luzea izan da etenaldia, baina kolpe hau ere igaro egin da eta badira hiru aste Pasaia Kayak-eko senior, gazte eta kadete mailetako palistak entrenatzen ari direla. Hainbeste denboraz geldi egon ondoren, bere burua uretan sentitzearen «beharra» aipatu du Ion Carballok. Goi mailako kirolari agiria duenez, zertxobait lehenago entrenatzen hasi zen Carballo, «uretan ni bakarrik egotea, plazera izan zen». Pasaiako badian piraguak ageri dira berriz ere, gizartea normaltasunera egiten ari den adierazgarri.

Dena den, iragarri bezala etorriko den normaltasuna berria izango da, edo gutxienez, ezberdina. Entrenatu ahal izateko segurtasun neurri zorrotzak jarraitu behar dituzte: «Protokolo bat dugu; instalazioetan sartu baino lehen eskuak garbitu behar ditugu, pasillo bakoitzean pertsona bakarra egon daiteke eta gutxieneko tartea uneoro zaindu behar dugu, noski. Etxetik jantzita etorri behar dugu gure palarekin, eta amaitzean ere aldatu gabe joan behar dugu», azaldu du Loisek. Zorionez palistentzat, haien kirolaren izaera dela eta, gaixotasun batekin kutsatzeko aukerak nabarmen murrizten dira segurtasun neurriak betetzen badira. Hala ere, kirol jardunari ezarritako lehen jarraibideak kirol minoritarioak aintzat hartu gabe ezarri izana gaitzetsi du Ion Carballok: «Kirolaren Goi Kontseiluak helarazitako lehen protokoloak futbolari begira egindakoa zirudien. Irakurri eta gure kirolean neurri horiek nola bete genitzakeen galdetzen genion gure buruari».

Ezkerretik eskuinera, Ion Carballo eta Iñigo Lois.

Senior Mailako palistak dira Carballo eta Lois, trintxerpetarrak biak, eta Pasaia Kayak-ek dituen kiderik indartsuenen artean daude. Ureko kirola izanik, ezinezkoa izan da haientzat behar bezala entrenatzea. Hortaz, entrenatu baino, «sasoia mantentzen» ahalegindu dira biak. Orain, «uretako sentsazioa» berreskuratu arte, gazteak eta helduak «pixkanaka» entrenatzen ari direla dio Loisek.

Oraingoz, lehiarik ez

Zorionekoak dira palistak, uretara joateko baimena baitute. Lehiatzeko aukera izatea, ordea, bestelako komeria da. COVID-19a iritsi zenean, Euskadiko Txapelketa baino ez zen jokatu, eta geldialdiak luze joko zuela ikusita, denboraldiko gainontzeko probak bertan behera uzteko erabakia hartu zen. Lehiari berrekiteko «nahia» agertu dute Pasaia Kayak-eko palistek. Piraguismo federazioetan zerbait egosten ari dela dirudien arren, Ion Carballok dio ez dutela argibide zehatzik jaso: «Badirudi abuztuan zerbait egin nahi dutela, baina oraingoz ez dakigu ezer». Loisek, aldiz, txapelketarik ez izateak «amorrua» ematen duela aitortu du, baina Trintxerpen zuhurtziaz jokatuko dute, «osasun agintariek eta gobernuak diotenaren zain egongo gara.

Irudian, Haur Mailako palistak, Iñaki Lois entrenatzailearekin.

Gazteagoak izan arren, maila txikiagoetan dabiltzan palistek ere gauzak presarik gabe egin nahi dituzte. Laura Zunzunegi antxotarrak 17 urte ditu, eta Gazte Mailan hartzen du parte: «Irailetik aurrera lehiatzeko aukera egon daitekeela esan digute, baina nik ez dut oso argi ikusten. Egia esan, denboraldi bat antolatzea ere ez dut argi ikusten». Zunzunegik argi duena da berme guztiak izan arte itxaron dezaketela txapelketek. «Ulertuko nuke helduak izango bagina eta lehiaketa garrantzitsuak prestatzeko balio balu. Baina gure mailan, gauzak gehiegi aurreratzea, ausartegia dela iruditzen zait».

Laura Zunzunegik adierazpen hauek egin dituen unean, 14 urteko Maddi Tarragona du ondoan, beroketak egiten, bost metroko piragua sorbaldara eraman baino lehen. Zunzunegi eta Tarragona Pasaia Kayak-en etorkizunerako apustu nagusien artean zeuden aurtengo denboraldirako gazte eta kadete mailan. Izan ere, harrobia klub honetako oinarrietako bat da ezinbestean. Haur Mailakoek ere berriro uretaratzeko baimena jaso dute, eta kimuak baino ez dira falta Trintxerpeko kaian. Lehiez harago, kontutan hartzekoak dira Pasaia Kayak-ek udan eskaintzen dituen hastapen ikastaroak. Udalak baimena eman ezean, bertan behera mantenduko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.